Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Errenazentista bat gutxiago

Errenazentista bat gutxiago

Amatiño 2009/12/07 15:38
Luis Mari Bandresek ez zituen inondik ere Gipuzkoako euskal intelektual peto-petoak erakutsi ohi dituen baldintzak betetzen. Txistua jotzetik heldu zen euskara ikastera, zientziatik euskal letretara, ironiatik konpromisora eta alderdi-jardueratik politikagintzara.

Eusko Jaurlaritza, Foru Diputazioak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Kimika Fakultatea, euskal komunikabideak, gizarte-zerbitzuak, euskarazko irakaskuntza, euskal zinegintza, euskal itzulpen teknikoa, Elhuyar Fundazioa, Durangoko Liburu Azoka… ez dut esango gaur egun  denetarik dugunik, baina bai, ordea, aipatutako guzti horretaz ez zela batere Luis Marik euskaraz ikasteari ekin zionean, beti kexu den zenbait gaztek besterik uste arren.

Euskadi Irratiak aldez aurretik egin zion elkarrizketa lekuko, Luis Marik bazekien bazihoala. Heriotzari ez ziola batere beldurrik erakutsi zigun, bizitzari ere –ahalik eta ondoen bizitzeari-- sekula lotsarik izan ez zion bezalaxe. Luis Mari erabateko errenazentista izan genuen, euskal gizartean hain urri ditugun espezimen horietako bat. Eta, hemendik aurrera, bat gutxiago.

Goian bego Luis Mari.

                      

 Imanol Uribe zine-zuzendari eta ekoizlea, Ovidi Montllor aktorea, Luis M. Bandres Kultura Sailburua eta Luis Aranberri ETBren zuzendaria, Moskuko  Plaza Gorrian,  1986ko Zine Jaialdia zela eta.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: