Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Errealitatea laburtu beharra

Errealitatea laburtu beharra

Amatiño 2017/03/01 00:05
Edozein informazio teknikoren berri ematerako orduan ohikoa izaten da teknikarien eta komunikatzaileen arteko eztabaida. Teknikoak xehetasunera, ñabardurara, ugaltzera eta luzatzera jo ohi du. Komunikatzaileak, ostera, orokorraren, ulergarriaren, motzaren eta laburraren hautua dagi.

Bertutea erdi-bidean omen dago eta, segurutik, arlo teknikoaren komunikazioan ere, arinkeria oparotasuna bezain kaltegarri gerta daiteke. Edo alderantziz: amaitu ezinezko azalpen teknikoak antzu bihurtu ohi dira sarri, baina, zer gerta ere, erraztu eta laburtu beharrak komunikazio eskasaren koartada bilakatzeko arrisku handia du. Informazioak, informatuko badu, gutxieneko batzuk behar ditu, baina baita gehienezko batzuk ere.

Egia da, bai, dena bizpahiru hitzetan laburtzerik ez dagoela; baina egia ere bada,  kontakizuna nekez izan zitekeela errealitate osoaren ispilu, denborak eta espazioak mugarik ez balute ere.

Errealitate osoa errepikatu nahi eta ezinaren paradoxa hau Borgesek bildu zuen “Del rigor de la ciencia” ipuinean (1946), bertan azaltzen delarik Txinako hainbat adituren amesgaiztoa, lurraldeen errealitatea kartografiatan zehaztu beharraren beharrez, lurraldeak bezain handiak egin behar izan baitzituzten mapak; gero inondik ere erabilgarri ez zirenak eta, hartara, ezertarako balio ez zutenak.

Alegia, errealitatea, ulertuko bada, behar dela, aukeran, laburtu eta xehetu. Munduaren errealitatea hain dela konplexua eze, behar dela arindu eta erraztu baliagarri gerta dakigun.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: