Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ergelen mendekua, argentinarren eran

Ergelen mendekua, argentinarren eran

Amatiño 2019/11/30 19:05
“La odisea de los giles” filmak sekulako arrakasta lortzen dihardu Argentinan, gogoz hartua izan zen azken Donostiako Zinemaldian eta, itxura guztien arabera, ez zaio ikusentzulerik falta izango, gurean ere, neguko merkatuan. Gero gerokoak, Argentinaren zinemagintza ordezkatuko du 2020ko Oscar Sarietan.

Gustura eta barrezka (algaraka, noizbehinka) ikusten den fílmak primerako aktoreak (helduak, batez ere) biltzen ditu, garai ezaguna (Corralitoa) oroitarazten eta trajikokomedia (ergelen mendekua) patetikoa (justizia poetikoa) eskaintzen, non “onak” (inozoak, gizagaixoak, tentelak, ergelak, ezjakinak, txiroak, tolesgabeak, boludoak...)  aitzakiarik gabeko onak diren eta “gaiztoak”, berriz, maltzur-maltzurrak.

Guztia ere, gehiegikeriez josia (nire Buenos Airesko lehengusuei jaramonik eginez gero), etenik gabeko etorria, hitz-joko aberatsak eta ironia zorrotza argentinarrak dira bete-betean, nahiz nabarmen sumatu, Espainiako publikoarentzako argibide-ahalegin interesatua, ez baitu ekoizpenak alferrik lortu espainiar Gobernuaren, RTVEren zein Movistarren babesa.

Aipagarri, behar bada, Antonio Fontana (Luis Brandoni) “anarkistaren” ekarpen filosofikoa, Bakunin… Peron eta gainerakoak tarteko. Are gehiago kontuan izanik Brandoni, aktore argentinarrik ezagunenetakoa izateaz gainera, politiko eta sindikalista polemiko samarra ere izana dela.

Zer nahi delarik, berriketabako filma, pare bat ordutan erritmoari eusten diona, ondo amaitzen dena, pozarren ikusten diren horietakoa, eta ez, “Ventajas de viajar en tren” delakoa bezala, ikusentzuleak amaitu aurretik aldeginarazten dituztenetakoa. Ez, segurutik, pelikula txarra delako, batere atsegina ez delako baizik. Baina hau beste kontu bat da.

Giles

Ricardo Darín, Verónica Llinás eta Luis Brandoni, nor baino nor, antzezle onak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: