Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Enpresadun enpresariak

Enpresadun enpresariak

Amatiño 2008/12/04 22:58
Euskal ekonomiaren sostengua enpresadun enpresariak dira, kapitala beraien enpresetan dutenak; eguneroko langintzan larre motzekoak direnak; finantza kanpolarrosek porrot egin dutenean ekoizpen-ekonomia errealaren konpontzailetzat nahi ditugunak. Telebistan ez baina, etxeko leihotik begiratu eta kale-bazterrean lagunartera joaten ikusi ditzakegunak. Dianan daudenak. Iñaxio Urialakoak.

Nekez suma nezakeen aurreko astelehenean –Kapitalistabako kapitalismoa deritzan minutu t´erdia burutzen ari nintzelarik--, egun koxkor biren bueltan gai berbera baina aldrebes, nolabait ahuspez, idazten amaituko nuenik. Hain zuzen, Iñaxio Uria bezalako enpresadunen enpresariei errotik zor zaien begiruneaz idazten.

Gure gizarte mediatiko eta globaldu honen ajeetako bat ezustean leihoz aldatzea da. Etxeko leihoa ireki eta bertatik bertara dugun kale-bazterrera begira jarri beharrean, sofan etzan, telebista isiotu eta aurrean dugun distira errealitaterik bakarra bailitzan irentsi. Segurutik,  sasidenbora-tunelpetik datozkigun irudi distiratsu horiek ere egia dira, apokaliptikoek besterik uste izan arren, baina ez gero errealitate bakarra.

Munduan zehar kapitalistabako kapitalismoa nagusitzen ari dela egia izanik, egia ere bada euskal ekonomiaren sostengua enpresadun enpresariak direla, euren kapital guztia edo gehiena beraien enpresetan dutenak; burtsa-kontuetan batere maisu ez izan arren, eguneroko langintzan larre motzekoak direnak; finantza kanpolarrosek porrot egin dutenean ekoizpen-ekonomia errealaren eta hurbilaren konpontzailetzat nahi ditugun enpresariak. Telebistan ez baina, etxeko leihotik begiratu eta kale-bazterrean lagunartera joaten bertatik bertara ikusi ditzakegunak. Dianan daudenak. Iñaxio Urialakoak.

 Ignacio Uria. (Foto: TVE)

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: