Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakumearen mendea

Emakumearen mendea

Amatiño 2017/07/30 12:00
XVII. mendean ez zen, inondik ere, emakumearen faboretan menderik onena izan, baina orduan ekin omen zion emakumeak irakurtzeari eta garai hartan hasi zen emakumea arte-ikono izaten. Horra zergatik, Calvo Serraller arte-adituaren ustez, XVII. mendea izan zen, ezein izatekotan, “emakumearen mendea”.
Emakumearen mendea

Gabriël Metsu, 1619-1667

Alicia Koplowitz-en pintura-bildumaren aurkezpenean, Francisco Calvo Serraller arte-kritikari ezagunak esandakoari jaramonik egingo badiogu, “emakumearen mendea” ez zen izan XX. mendea (botoa eta ekonomia-emantzipazioa), ez XIX.a (industria-iraultza), ezta XVIII.a (Ilustrazioa) ere, XVII.a baizik. 

Ezin esan XVII. mendeko giroa gozoa zenik emakumearentzat, gizonezkoaren (aita, senarra nahiz semea) ondasun bat gehiago baitzen. Garai hartan emakumeak ez zuen berez, gizartean, batere gailentasunik edo eskubiderik eta, areago, ganorazko erabakirik hartzeko gauza ote zen ere zalantzan jartzen zen.

Hala ere, Calvo Serrallerren ustez, emakumeak XVII. mendean ekin omen zion irakurtzeari eta orduan hasi zen, nonbait, gizartean arte-ikonotzat agertzen. Abagune bi horiek izan omen ziren, arte-aditu honen iritziz, emakumearen berdintasun-harmaila historikoen lehen oinarri nabarmenak.

Ildo beretik (eta hau ez zuen Calvo Serrallerrek Bilbon esan), Luteroren protestantismoak aldarrikatu zituen gizabanakoaren gaitasun eta askatasuna Biblia interpretatzeko orduan, eta jokabide berri harek erakarri zuen, antza denez, emakumea ere erlijio-testuak irakurtzen egokitzea, Herbeheretako herrialdeetan batez ere.

Laurehun urte geroago, auskalo Bibliarik irakurtzen duen emakume askorik geratzen ote den, baina, bost nobela-irakurletatik lau, emakumeak dira.

Rembrand ama

Rembrandt-en ama irakurtzen (1629)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: