Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Doako autopistaren demagogia

Doako autopistaren demagogia

Amatiño 2008/12/16 22:58
Urtebete baino ez da oraindik, zenbaitek doako autopista aldarrikatzen zuena. Aurrerantzean, berriz, autopista ez direnak ere ordainduko omen ditugu. Albiste ona ala txarra ote?

Hainbatek uste du autopistarik ez kobratzea aurrerakoia dela. Nik alderantziz uste dut, ostera. Gaur eta hemen, doako autopista aldarrikatzea demagogia da eta dabilenari kobratzea, aldiz, egokia eta zuzena. Eta hau naizen honek esan dezake, hilero 3.000 kilometro autopistaz egiten duen honek alegia.

Nik ez dut honez gero seme-alabarik irakaskuntzan, baina gertu nago inoren seme-alaben irakaskuntza nere zergen bitartez ordaintzen laguntzeko.

Ni osasunez dezente ondo nabil, merke samarra natzaio Osakidetzari, baina prest nago nere zergez inoren osasunik ezaren gastuak arintzeko.

Baina nik 3.000 kilometro egiten ditut hilero euskal autopistetan zehar eta prest nago ordaintzen jarraitzeko. Hala ere, norbaitek autopista ordaindu nahi baldin badit, ez diot kontrakorik egingo. Eskerrik asko. Baina ez behintzat esan progresiaren izenean denik.  Hori demagogia hutsa da.

Utikan gero konplejoak. Ongizate sozialaren izenean aldarrikatzen dizkiguten eskakizun guztiak ez dira sozialak, batere erantzukizun sozialik eta politikorik ez dutenen politikakeria baino.

Goiz kronika. Euskadi Irratia. 2008ko abenduaren 16an.

 

Superandoni
Superandoni dio:
2008/12/22 12:57

Ameriketan eta beste herri askotan autopistak ez dia ordaintzen. Zerbitzua edo infraestrukturia dian neri berdin jata, rekaudatzen dan diru dana erabilgarrixa dan zeozetan inbertitxu ezkero pozik, oker ez banau oin dala ez asko diputaziñuan esku dau autopistia. Euskal Herriko errepide asko doain dia, durangotik aurrera adibidez, beraz hau zegaitxik izan bihar da diferentia? Itsu itsu zeoze ordaintzia ez dau ondo nere ustez, diru horrekin ze kostu ordaintzen dian jakitzia gustatzen jata. Autobusan juatian pagatzen dot, badakitxelako nora doian nere dirua. Kamiño bat erabiltzian, gasolinia eta kotxia nik jarritxa, ez dot berdin ikusten.

Superandoni
Superandoni dio:
2008/12/19 11:08

Doan izatiaren aldekuek autopista, aspaldi amortizau zala esaten dabe, kostau zana pagauta dau soberan. Hezkuntza eta osakidetza zerbitzu bat dia, autopista infraestruktura bat da, mantenketa gastu bat dakana baina ezin da konparau aurreko bixekin nun etengabeko gastu bat dauen eta egon bihar dan.

Doan izango bazan jente gehixok erabiliko zeban, kolapsau eingo zan... hori doan ez izatiaren aldeko argumentuak dia.

Gaur egun obretan dabiz, A-8xa anpliatzen. Horrek gastu bat daka ados, baina ziur gaur arte ataratako diru danakin pagau ahalko zala.

Nik 3 urte daramat kotxiakin baina ez dot autopista askorik erabili, beraz ez dakat iritzi solidorik gai honeri buruz, ez desta askorikan afektatzen.

ramon
ramon dio:
2008/12/22 12:02

Amatiño asken itsatsi hau irakurri ostean batak eta besteak berdinak edo berdintsuak direla uler dezakegu, orduan zergaitik autobideak ordaindu eta besteak ez?, jokoz kanpo utzi nauk honekin, pentzaten juat ez haizala ondo esplikatu edo nik ez diatela ondo aittu, argitu eidak mesedez.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/12/23 02:24

Ia. Nik neure iritzia emon najuan Euskadi Irratian. Zera, ez dotela uste autopisten kostuak zergen bittartez herritar guztien artian ordaindu bihar diranik. Justuagua eta aurrerakoiagua dala erabiltzaile bakoitzak beria ordaintzia. Zuek uste dozue, ostera, hobe dala danon artian ordaintzia. Hau da, nik hillero autopistan egitten dittuten 3.000 kilometroetan ez neukiala bape peajerik ordaindu bihar. Zeuek prest zagoziela nere partia ordaintzen laguntzeko. Ba oso ondo. Eskerrik asko. Ordaindu eta kitto. Ni ez nok kejatuko. Zetako diskutidu!

ramon
ramon dio:
2008/12/23 09:48

Nik ez dut orain arte esan autopista dohainik esan behar denik, ez nekien hik irratian zer esan huan, bakarrik hire erantzuna ez niala ulertzen, aurretik idatzitakoari begiratuz. Nik pentsatzen dudana osasuna eta ikaskuntza guztien gainetik dagoela, beharbada autobide kontuan Suizako eredua balio lehike, ze ez dotena ondo ikusten be zera da Donosti aldeko jendeak autobidea dohan izan tramo zabal batzuetan, Bilbokoak ere, eta ni erdibidean egoteagatik beti ordaindu beharra. Eta noski hiri autopista ordaintzeko asmorik ez diat, hoixe falta jok Donosti eta Bilbotarrekin nahikoa juat herriko bati ordaintzeko. Hire teoriarekin, zerga biltze aldera oraingoa baino logikoagoa dok, Donosti eta Bilbo aldeko tramoak ordaindu eta erdikaldekoa dohainik, nahikoa ordaindua zeukiagu eta. Bada europa erdi aldean Suizako eredurako joera (ala usten diat) eta hori hemen ipintzeko asmorik ez dudanez ikusten (ze señoritoak daude SS eta Bi) ba horregatik proposamen hau egiten dut, usten dut guretako hobeto, Kapitalekuek ere ordainketaren sakuan jarri eta baita ere kanpotik datorren jendea, konsekuentziaz zerga gehiago batu. Aitten jitxuak hire pentsamoldeak eta horregatik diñot Suizako eredua baliagarria izan lehikiela, hartara kanpotik datozenak ere pintxo-pintxo urteko zerga ordainduko lukete, duela urte pare bat 30€ urte osorako eta autopista guztietarako.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/12/27 17:29

Heure horretan makinatxo bat tesi egiteko materialea zegok eta, tarteka-marteka, baita erabat egia ez den zenbait zurrumurru ere. Esate baterako, nik dakidanez ez duk batere egia autopistako diru-sarrerak garraioz kanpoko egitasmoetan xahutzen direnik.

Txintxilo
Txintxilo dio:
2008/12/24 20:11

Nik ere ez dut gaizki ikusten autopistagatik ordaintzea baina oso injustua iruditzen zait gaur egun dagoen eredua. Demagun Oñatin/Eibarren bizi zarela, Donostira joateko derrigorrez autopista ordaindu behar duzu. Demagun Andoain/Nafarru aldean bizi zarela, Donostira joateko autobia, hau da, bidea doan. Injustizia galanta iruditzen zait.

Bestalde, aurrerakoia da erabiltzen duenak ordaintzea, baina erabiltzen duen zerbitzuak ordaintzaeko. Hau da, nik autopista ordaintzen badut erabil dezatela dirua auropista ordaintzeko eta ez hezkuntza eta osasuna ordaintzeko. Hau da, nik ere ez ditut osasun arazo handiegirik eta ados nago besteei ordaintzeko, baina guztiok ordaindu behar dugun zerga izan behar du eta ez autopistazaleek. "Estrategikoak" diren zerbitzuen gastuak guztiei atxikiritutako zergetatik irten behar dutela iruditzen zait eta ez batzuei bakarrik. Hare gehiago, zergen distribuzioan parte hartu nahiko nuke, adibidez, %80 Diputazioak bana(erabaki) dezala, baina beste %20ren nondik norakoa nik erabaki nahiko nuke, hau da, osasunera, kulturara, hezkuntzara, etabar ... bideratzeko ahalmena eduki nahiko nuke (Eliza edo Gurutze gorriara bideratzen den bezala).

Eta baita ere aurrerakoia da IRPF-aren banatzean, zerga maila gehiago egotea (gehienak gehiago ordaindu), etxe hutsen zergak igo, etxeen IBI-a herriko gastuak ordainteko erabiltzea, kapitalaren mugimenduari zergak jartzea, sektore produktiboetan inbertitzen dituzten kapitalei bajatzea eta finantz sektoretan dabilen kapitalari igotzea, errentei ere zergak igotzea, eta beste mila gauza. Eta horretan, alderdikide, ez gara bat ere aurrerakoiak !!!

Amatiño
Amatiño dio:
2008/12/21 22:18

Ez juat ondo aitten zergatik garraiobide bizkorren aukeria ez dan zerbitzua, eta ospittalak eta eskolak ez diran azpiegiturak. Dana dala, autopistan gitxi habillelako ez ei daukak hik "iritzi solidorik"... Nik, ostera, hillero 3.000 kilometro egitten jittuat autopistaz. Iritzi solidorik eukitzeko nahiko ete ala gehixago ibili bihar nok?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: