Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Distantzia motzeko haurrak

Distantzia motzeko haurrak

Amatiño 2008/01/08 23:58
Olentzarok eta Erregek urteroko joan-etorria egin dute aurten ere eta sekula baino eskuko telefono gehiago utzi omen dute oparitzat hamasei urtetik beheragoko neska-mutilen artean.

Nik ulertu ulertzen dut telefono-opariaren nondik norako hau, ez dut ordea oraindik ulertzen nor arraiok ordainduko duen, gero, telefono horien kontsumoaren faktura. Gure aita zenak sarri esan ohi zuen bezala, “oraingo gazteok lehenago ikasten dabe gastatzen irabazten baino”.

Behar bada, gero eta eskuko telefono gehiago saltzen delako baretu dira telefono horien antenen kontrako protestak. Teoriaz, zenbat eta telefono gehiago, hainbat eta antena indartsu gehiago, eta, beraz, protestak ere gehitu egin beharko lirateke... Baina ez, aldrebes gertatzen ari da. Telefonoak normaldu eta etxeko egin ahala, antenak ere geureganatu egin ditugu aldi berean.  

Orain 30 urte ez zen eskuko telefonorik baina, ez pentsa gero, orduan ere bazen irrada kaltegarririk. Lehen telebistatzarrak hasi zirenean etxetan sartzen, pantailetatik ahalik eta urrutien jartzen genituen umeak, telebistaren irradak kaltegarriak zirelakoan.

Orain, ostera, haurrak telebistaren aurrez aurre jartzen ditugu, bertatik bertara begira, irraden batere beldurrik gabe. Ez dakit zergatik den: oraingo telebistek irradarik eragiten ez dutelako, umeok ordenadore aurrean aritu daitezen entrenatu nahi ditugulako ala, besterik gabe, etxeko gelak gero eta txikiagoak direlako...

Pirritx eta Porrotxen kopinak “made in China” izan arren, distantzia motzekoak dira gaur eguneko umeak.

Luistxo
Luistxo dio:
2008/01/09 15:26

Pirritx eta Porrotxen panpina txinoek etiketa euskaraz dute: "Euskal Herrian diseinatua, Txinan egina". Neure alabak ere jaso ditu. Eta baita BH markako bizikleta txiki bat. Eibarko marka (orain lantegia Gasteizen, nonbait), baina Made in Cambodia jartzen du.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/01/09 15:46

Bai. Nere iloba Malenek Olentzarotan jaso dituen panpinek ere bai. Behar bada ez dut asmatu baina nik azpimarratu nahi nuena ez zen etiketaren hizkuntza, non eginak dauden baino.

Orain hogei urte, Euskadin egin beharrean produktuak Txinatik ekartzen zituztenak "gaiztoak" ziren.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: