Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Denok arrazoi

Denok arrazoi

Amatiño 2011/01/10 22:05
Oro har, ETAren agiriak bi eratako iritzi kontrajarriak jaso ditu: historikotzat jo dute batzuek, urritzat aldiz beste batzuek. Nork ote arrazoia? Erantzuna oso erraza da: denek. Nolatan denek? Ba bai, batzuok eta besteok abiapuntu ezberdinez dihardute eta, ondorioz, balorazioa ere nahitaez ezberdina izan behar. Horretara, denok arrazoi, baina hori bai, nork bere arrazoia.

Laburtu beharraren beharrez ETAk oinarri-oinarrizko bi ideia nagusi bildu ditu bere agirian:

  1. Konponbidea… prozesu demokratikoaren bidez etorriko da.
  2. Prozesu demokratikoak… lurraldetasuna eta autodeterminazioaren gakoei erantzun behar die.

 

Beraz:

-- Prozesu demokratikoa orain 35 urte hasi  zela uste dutenentzat, lehen puntua zaharkitu samarra da. Hainbeste urteren buelta oraintxe gertatuko dela uste dutenentzat, aldiz, une historikoa.

-- Konponbideari dagokionez, berriz, ekin beharreko prozesu demokratikoak lurraldetasunari eta autodeterminazioari erantzun behar diela uste dutenen iritziz, soluzioaren atarian gaudeke. Lurraldetasuna eta autodeterminazioa hauteskundeetan irabazi beharreko erronkak direla uste dutenen ustez, ostera, ETAk hobe luke behingoz isildu eta aldarri politikoak  alderdi politikoen eskutan utzi.

Esanak esan, ETAk non jarraitzen  duen garbi samar dago. Zu zeu, irakurle, non ote zauden ez dakit nik. Nonahi zaudelarik, seguru gero arrazoi duzuna. Hala ere, norbait bere burua engainatzen ari da. Ala ez?

Jaime
Jaime dio:
2011/01/11 18:59

Gatazka armatua zaharkitu xamarra geratu da Europa honetan, Españako nahiz Frantziako estatuei min ematekotan informatikako bideak jorratu beharko lirateke: banketxe, politikari edota diplomatikoen sare informatikoetan sartuz eta trapu zikinak astintzen ausarki guztion aurrean, Wikileak lekuko. Oraintsu arte ixuritako odolak ez du ezertarako balio izan eta, sufrimendu eta gorrotoa areagotzeko ez bada.

jaime
jaime dio:
2011/01/11 20:07

Oraintsu arte ETAk erabilitako borroka armatu mota, zaharkitu xamarra dela Europa honetan esan genezake. Gaur egun badago azkoz zoliago eta odolgabe den beste gatazka era eta hau da Informatika. Gaur egun estatu bat estutzekotan eraginkorrago dela bere politikari, diplomatiko edo banketxeen saretan sartzea topatzen diren zikinkeriak astinduz jendearen aurrean, Wikileaks lekuko, errugabe edo agindupeko morroi hutsak garbitzea baino, nire ustez. Azken mende erdi honetan Erakunde armatuak ixuritako odolak ez du ezertarako ere balio izan, gorrotoa eta sufrimendua areagotzeko ezbada. IRAk Irlandaren zatiarik handienaren independentzia lortu zuen, ETAk ordea, zero patatero.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: