Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Energiaren konplexutasuna

Energiaren konplexutasuna

Amatiño 2017/03/17 14:40
Fracking-ak eta energia nuklearrak CO2 isuriak murrizten dituzte. Honek ez du esangura fracking sistema eta zentral nuklearrak aldarrikatu behar direnik. Baina, bai, benetako soluzioak konplexuak direla, erabakiak hartzea zaila dela eta energia-mixa adostea, behar beharrezkoa.

EEBBei leporatu ohi diegu europarrok Kyotoko protokoloa sinatu ez izana. Eta egia da. Baina, egia ere bada, azken hamar urteotan Estatu Batuek, Kyotoko totemik gabe, Europak baino gehiago gutxitu dituztela isuriok.

Fracking-ak ez du prentsa onik, ez. Baina, besteak beste, fracking-ari esker, EEBBetan CO2 isuriak zein energia-prezioak murriztu eta merketu egin dira, hurrenez hurren, Europan gehitu eta garestitu egin diren artean.

Energia nuklearrak arrisku latzak ditu eta txalogarri da, bost urte barru Alemaniako zentral guztiak ixteko Merkelek hartutako erabakia. Baina, aldi berean, alemaniarren energia-kontsumoaren %40 ikatza da, egun dirauen energia-iturririk kutsakorrena. Eta honek ez dirudi hain txalogarria.

Alemaniarren ikatz-meatzen mandiopean sindikatuen zilegizko eskakizunak daude. Espainiako ikatzaren bizkarrean, berriz, erabili ez arren denon artean derrigorrez ordaintzen ditugun subentzioak. Bitartean, EEBBeko ikatz-enpresak ixten ari dira, lehiakorrak ez direlako; ikatza garestiagoa delako, petrolioa, gasa, nuklearra eta berriztagarriak baino.

Auskalo zein den irtenbidea, baina gauzak ez dira zenbaitek nahi bezain errazak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: