Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Dagoenean bonbon... ez dagoenean hor konpon!

Dagoenean bonbon... ez dagoenean hor konpon!

Amatiño 2008/10/07 00:01
Azken urteotako krisialdirik handienaren aurrean omen gaude. Baina indarrean dagoen ordena mundiala aldatzeko bestekoa bai ote?

Krisialdi latza da, bikoitza delako. Petrolioaren garestitzeak erakarritakoa, batetik, eta finantzen iruzurrak eragindakoa, bestetik. Baina ez, ordea, indarrean dagoen ordena mundiala aldatzeko modukoa.

Finantza-krisialdiari dagokionez,  zer gerta ere erabaki-guneek mendebaldean jarraituko dute, lehen munduan baitago finantza-arkitektura guztia eta, oraingoz, bestelako alternatibarik gabe. Besterik da, ostera, krisi energetikoa, petrolio-erreserbarik handienak ez daude-ta mendebaldeko ekonomiaren baitan.

Azken lau petrolio-krisialdien esperientziaren ondotik zera dakigu: petrolioaren prezioak gora egin duen bakoitzean, gero behera egin izan duela beti. Orain ere, egunez egun merketzen dihardu uztailetik hona, eta horrela jarraitu beharko luke zati batez behinik behin.

Beraz, gogoan izan: petrolioak gora egin eta goian geratzen den egunean, orduan bai, orduan ordena mundiala aldatuko da, gure bizimodua eta ongizate maila energia merkean oinarriturik daude-ta. Petrolioa merketzen ez den egunean, gure garraio-sistemak porrot egingo du, gure industriak lehiakor izateari utziko eta gure ekonomiak ezin izango dio goiari eutsi.

Baina lasai, hori ez da gaur izango. Ezta bihar ere. Akaso… etzi? Dagoenean bonbon eta ez dagoenean hor konpon. Ez zuen Axularrek esan baina balio du.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008ko urriaren 7an.

  

Zenbat kalte egiten duen luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko utzteak. 

Gero (edo hipoteken lehen teoria).  Pedro Agerre,  1643

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: