Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Cluetrain Manifestua. Bai, baina

Cluetrain Manifestua. Bai, baina

Amatiño 2008/12/31 12:58
“Publicado originalmente en el año 2000, el mensaje de ‘El Manifiesto Cluetrain’ no sólo mantiene su vigencia, sino que el paso de los años y la evolución de Internet no has hecho más que confirmar la validez y acierto de sus planteamientos”. Excusatio non petita accusatio manifesta.

Rick Levine, Christopher Locke, Doc Searls eta David Wienberger saltzaile onak, burutsuak, eraberritzaileak, iaioak eta artezak dira segurutik, baina ez digute kontatzen non egon diren azken zortzi urteotan. Epe horretan Internetek urraspide handia jorratu du eta nik ez dut esango laurak maisu nabarmenak ez direnik, baina 2008ko Gabonetan posta elektronikoa, posta-zerrenda eta newsgroupen nondik norakoak azaltzea… Egileek unean uneko solasaldi elektronikoa aldarrikatzen dute (hortik kanpora jarraitzen duenak beste galaxiaren batean iraungo balu bezala) baina berariek orain dela zortzi urteko ahots berberaz datozkigu. Enpresa konbentzionala jota dago, marketinga kontu zaharra da, publizitateak ez du honez gero ezertarako balio eta hainbat burutan ideia zaharkituak baino ez daude. Baina les affaires sont les affaires eta orain dela zortzi urteko liburua saldu egin behar da.

Aldi berean egileen injenuitateak ez du mugarik. Nonbait Internet aurreko enpresa guztiak dira itxiak, agintzaileak, zurrunak eta bertikalak. Eta Interneten ondorengoak, ostera, irekiak, partekatzaileak, malguak eta horizontalak. Batez ere beraiek adierazitako aplikazioei jaramonik eginez gero.  Horrez gainera, zenbait unetako injenuitate-puntua narzisismo huts bihurtzen zaie. Baita inor isekatzen  amaitu ere: “Si dejamos a un lado el rollo financiero y el hablar corporativo…”

Azkenik, liburu-egiturak ere baditu hainbat aje, “el ocaso de la empresa convencional” iragartzen dutenengandik datorkigularik. Lau lagunen artean sei-zazpi kapitulu idaztea ez da, behar bada, modurik onena testuen arteko koherentziari eusteko eta premia gabeko errepikapenak ekiditzeko.

Honek ez du  inondik ere esangura, ordea,  liburuak merezi ez duenik. Los mercados son conversaciones izenburupeko laugarren kapituluak liburu osoa justifika lezake, besterik gabe. Baina hainbat pasarteren tonua ez zaio irakurle honi piperrik gustatu. "Cluetrain" (arrasto-trena) labaingarria nonbait: aldaketak iradokitzen hasi, probokaziotan segi, harrotu, norberak sinetsi, besteek ezer gutxi dakitela uste izan, l'enfant terriblearenak egiten jarraitu eta perspektiba galtzen amaitu.

Cluetrain Manifestuaren 95 tesietarik 77garrenak zera dio: ¿Estás tan ocupado "haciendo negocios" que no puedes contestar a nuestro correo electrónico? Caramba, lo sentimos. Volveremos en otro momento. Quizá. Eta 96garrena beste hau izan zitekeen: Esaten ari garenaz honen seguru bageunde, ez al ginateke apalago izan behar?

 http://www.cluetrain.com/

     

 

Luistxo
Luistxo dio:
2009/01/21 18:06

Eibarko enpresa batek euskaratu du Cluetrain manifestua.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: