Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Carmelo Larrea bilbotarraren musika hegoamerikarra

Carmelo Larrea bilbotarraren musika hegoamerikarra

Amatiño 2015/08/10 00:30
Nork ez du gero, Eibarren behintzat, inoiz kantatu “Están clavadas dos cruces en el monte del Olvido…” abestia? Inork gutxik dakiena da, ostera, mundu guztian (barrena, ingelesezko, frantsesezko eta japonierazko bertsioak ditu) ezaguna den kanta `hegoamerikar´ honen egilea bilbotarra zela: Carmelo Larrea Karrikarte.
Carmelo Larrea bilbotarraren musika hegoamerikarra

Carmelo Larrea Karrikarte

Carmelo Larrea Karrikarte (1908-1980) ez ohiko bilbotar horietakoa izan zen. Bertako Filarmonika Elkartean musika ikasi eta organo-maisu Jesus Guridi handia izan arren, herriz herri zirkoan jotzen aritu behar izan zuen hainbat urtez.

Pianoa zein saxofoia ere jotzen zekien aldetik, jazz-zalea izan zen eta, soldadutza Sevillan egin behar izan zuenez gero, bertako musika-bandan ere parte hartu zuen.

Sevillan ekin zion, hain zuzen ere, kanta berriak burutzeari eta lehen arrakasta lortu zuen Gracia de Triana “tonadillera"rentzat konponitutako buleriekin.

Antonio Machinek Larrearen “Noche triste” ospetsua kantatu zuen estreineko 1941an eta ondoren etorri ziren, beste edozenbaten artean, “Las doce en punto” eta “No te puedo querer” pasodoblea, María Dolores Pradera eta lehen mailako hainbat kantarirentzat apropos sortutakoak.

Baina, behar bada, haren abestirik hedatuenak dira, segurutik, “Camino Verde” txit ezaguna eta, zer esanik ez, “Dos cruces” delakoa: Están clavadas dos cruces en el monte del Olvido, por dos amores que han muerto sin haberse comprendido. Están clavadas dos cruces en el monte del Olvido, por dos amores que han muerto, que son el tuyo y el mío.

Carmelo Larrea izan zuen bart gogoan “Medianoche” hirukote eibartarrak, Debako Hondargainen eskainitako kontzertuan zehar.

Trio Medianoche

Eibarko "Trio Medianoche", bart iluntzean, Deban. Ezkerretik eskuinera, Pedro Bartra, Bernando Aguilera eta Jesus Mari Bastida. Boleroak, balsak eta garrutxak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: