Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Carlos Mungia tenorearen gomutaz

Carlos Mungia tenorearen gomutaz

Amatiño 2012/02/21 19:00
'Kostaldeko Trena'k jakinerazi didanez Carlos Mungia donostiar tenorea hil da bart, 90 urte zituela. Paperezko komunikabideak geldo samar ibili ziren atzo eta sareari ia egunbete joan zaio konturatu orduko. Nonbait agure zaharra ez da egun lar ezaguna. Nire belaunaldiak, ostera, harekin batera ikasi zuen kantatzen.

Sarri asko hainbatek hitzegin ohi du euskal kantagintza Labéguerierekin eta  Ez dok amairurekin hasi izan balitz bezala. Alegia, gerra ostean jaio ginenok nerabetan sekula euskaraz kantatu izan ez bagenu bezala. Baina ez da egia, jakina. 1950eko hamarkadako lagun-taldeok ere euskaraz kantatu izaten genuen, oraingoek baino dezente gehiago gainera. Eta, hain zuzen ere, orduan diskorik gehien grabatu zuen kantaria Carlos Mungia izan zen.

Inoiz aipatu izan dudanez, gure aita zenak Etxezarraganera zein Iraolagoitianera bidaltzen gintuen Gabonetan, urtean zehar argitaratutako euskarazko liburu eta disko guztiak erostera. Ez zen diru-ahalmena, erabaki-kontua baino. Denera ere dozena erdiren bat ale izan ohi ziren eta bildumatxo hartan sarri agertu izaten zen Carlos Mungiaren singleren bat edo beste. Oraindik etxean dut haietako pare bat. Entzuteko erabiltzen genuen pic Up-ik ez, ordea.

Adierazgarria gero, Auñamendi Entziklopediak Carlos Mungia opera- eta zartzuela-kantariaz laburbiltzen duen informazioak berrogeita hamar lerro inguru ditu eta azkenengoan zera dio: “También ha grabado canciones en euskera y canciones regionales españolas”. Garai hartako gazteontzat behintzat “también” hori zen Carlos Mungiaren ekarpenik ezagunena, bera baitzen Iparragirreren kantak sarrien eta ondoen abesten zituena.

Eskerrik asko.

 Carlos Mungia

Donostiako Orfeoiaren taldekideak, Kursaal zaharraren aurrean, 1947 urtean

Jaime
Jaime dio:
2012/02/22 19:08

Joan den mendeko 60.hamarkadan, Gasteizen bizi ginela, sarritan antolatzen zen "El caserío" zarzuela. Garai haietan Txirinbil eusko dantza taldean dantzatzen nuen eta, jakiña, "El caserio"-n dantzatu behar. Hirukotea etortzen zen beti: Carlos Munguía, Esteban Astarloa eta Lina Huarte. Harrezkero, ez dut inoiz entzun haiek kantatutakoa baino hobeagorik. Nire disko zaharretan Carlos Munguíaren "Canciones vascas" topatu ditut bai eta entzun ere berriro. Halako batean, 50 bat urte ihesi dira neregandik eta dastatu dut, aspaldidanik, entzuten ez nuen Carlosen ahots xarmagarri hura. Eskerrik asko adiskide!!!!!!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: