Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Boto eta eskumen-kontua

Boto eta eskumen-kontua

Amatiño 2013/05/28 00:05
“Kontua ez da boto gehien nork pilatzen duen, baizik eta eskumena norena den”, adierazi zuen Marian Beitialarrangoitia EHBilduren parlamentariak joan zen ostegunean, Eusko Legebiltzarrean, gainerako alderdiek aho batez bozkatu zutenean atez atekoaren aurka eta bosgarren zakarrontziaren alde. Jo dezagun esaldi berberori gaztelaniaz eta Madrilgo Kongresuan, PPren edo PSOEren ahotan. ‘Tumatxa’, ezta?

Nik Euskadi Irratian entzun eta txarto ulertzeren bat ote zen pentsatu nuen, aurrenengoan. Baina ez, ondoko albisteen artean ere, beste horrenbeste errepikatu zuten, hitzez hitz. Hamaika “entzuteko” jaio ginen!

Ez dut nik esango Beitialarrangoitia andereak arrazoi-puntturik ez duenik. Baina arrazoi horren arabera, ez luke eztabaidatzerik merezi izango neurri gabeko murrizketez, aborto-legeaz, Kataluniaren burujabetzaz, Esako urtegiaz edo Garoñaren etorkizunaz. Eskumenak dituztenek erabaki dezatela behingoz eta hor konpon Marianton… zein da ba arazoa? Ez gero denborarik alferrik galdu!

Zer esanik ez, gogoan izanik, Beitialarrangoitiaren girokoei ez zaiela azken hogeita hamabost urteotan batere ardura izan, ez inoren eskumenak eta ez botorik gehien nork pilatzen zuen. Hain zuzen ere, hiru hamarkada luze aritu izan dira, gutxiengotik gainera, inoren eskumenak etengabe oldartzen eta bortizkeriaz erasotzen.

Bistan da ezker abertzaleak joko demokratikoari “erritmoa” hartu ezinda diharduela. Bai, idoro berri dituzten eskumenak zeharo garrantzitsuak dira, beti ere gogoan izan beharrekoak. Baina eskumenak aldatu egin daitezke, ez ordea indarkeriaz, botoak pilatzen baino. Hain zuzen ere, honetan datza kontua, maratila, txingeta.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: