Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Banderarik gabeko malenkonia horizta

Banderarik gabeko malenkonia horizta

Amatiño 2018/07/03 09:10
Gaztelaniazko literatura-ekoizpena eta merkatua jarraitzen dituen irakurleak ez du Miguel Vilas idazlearen “Ordesa” nobela inork aurkeztu beharrik. Irakurleak han-hemenka aurkituko du nahi beste iruzkin eta kritika.
 Banderarik gabeko malenkonia horizta

Horia, azalez eta muinez

Hala ere, bizpahiru esalditan laburbiltzekotan, gogoratu dezadan “Ordesa” (Alfaguara, 2018) dela behe-erdi mailako familia aragoiar baten kontakizun autobiografiko latza, 1960-1970 hamarkadetako gizarte espainiarraren baitan kokatua eta malenkonia horiztaren ildotik burutua.. Besteak beste, elkar maitatzeko aita-semeen modu berezi samarra, inoiz hitzerdi samurrik esateke eta sekula elkar ukitu beharrik gabe. Euskal ikuspegitik, batere harrigarria eta ezohikoa ez, eta, nolabait esateko, oso “piriniotarra”.

Esan bezala, ikurleak han-hemenka aurkituko du nahi beste iruzkin eta kritika. Nik, ordea, beste inon ikusi ez ditudan esaldiak erakarri nahi ditut hona, Pirinioen mendebaldean nekez eman zirenak eta, neurriren batean, egungo aragoiarrek ulertu ez arren, azken lau hamarkadetako aldeak edo berdintasunik ezak azaldu ditzaketenak:

--  “Mi madre nunca supo que Barbastro era un pueblo de una comunidad autónoma llamada Aragón, ni que Aragón era un territorio que pertenecía a España, ni que España era un país del sur de Europa. Y no lo supo por ignorancia. Sino por divina indiferencia”.

-- “No recuerdo que a mi padre le gustasen las banderas y mi madre no sabía que España tuviera una bandera”.

-- “Yo creo que mi padre jamás usó la palabra ‘bandera’ para nada. Hay palabras españolas que mis padres no emplearon nunca”.

Miguel Vilas 1962an jaio zen, Barbastron. Aita 2005 urtean zendu eta ama, 2014an.

Irakurtzerik merezi duen liburua... nik berrogeita hamar orrialde, barrena, gustura moztuko nizkion arren. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: