Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Asmatu

Asmatu

Amatiño 2008/03/30 20:02
Euskal zientzilari ezagunari leporatzen zaio esaldi hau: “Euzko Alderdi Jeltzalea da han-hemenka nora ezean aritu ostean une erabakigarrietan beti asmatzen duen alderdia”.

Auskalo egia den ala ez, baina EAJk asmatu egin zuen 1917n (Lausana),  1932n (Aberri Eguna) edo 2005an (Konstituzio Ituna), Europaren aldarria egin zuenean. EAJk asmatu egin zuen 1936an, Frente Popularrarekin batera eskuinaren kontra jaiki eta, faxismoaren eta demokraziaen artean, demokraziaren alde egin zuenean. Agirre lehendakariak esan bezala: Nos culparán de nuevo según les toque el turno. No importa... Hemos luchado entre la libertad que queremos alcanzar como nuestra y la revolución que, entorpeciendo su logro, es ajena a nosotros.*

EAJk asmatu egin zuen 1977an, Txibertan, ETAri aurre egin eta euskal gizartea erakundetzearen erronkari ekin zionean. Asmatu zuen bezala 1979an, Gernikako Estatutua negoziatzeaz gainera, zenbaitek zaharkitutzat gutxietsitako kontzertu ekonomikoa burujabetzaren zutabetzat aldarrikatu zuenean.

EAJk asmatu egin zuen 1986an, barne-zatiketaren osteko abertzaletasun sabindarraren kriseiluari eutsi zionean. Eta seguru gero Iñigo Urkulluk erabat asmatu zuela azken Aberri Egunean, inork zer esango zain egon barik EAJk euskal gizartearen ardatz izaten jarraitu nahi duela argitu zuenean.

Zer gerta ere, eskarmentu handia du EAJk. Ondotxo daki jendeak noiz erantzun dion eta noiz ez. Eta jendearen onespena lortzeko formula asmatzeko historia errepasatu besterik ez dago. Historiarik ez duenari ezin zaio atzera begiratzerik eskatu. Baina historia arrakastatsuaren jabe denari nekez barka dakioke bere aurrekoen ondareari muzin egitea.

Deia, 2008.03.30

   Jose Antonio Agirre

* José Antonio Agirre. Entre la libertad y la revolución, 1930-1935. Bilbao, 1935

Josu
Josu dio:
2008/04/01 00:46

Eta zergaitik EAJk asmatu egin du une hoietan? Inguruan zebilen zarata eta saltzaile merkeei kasu egin barik, beren-bereko dituen konbikzio sendoei eutsi egin diolako; abertzaletasuna, gizatasuna, herriarekiko kompromezua, askatasun nahia, herriarentzat lana. Agian batzuentzat balore guzti hauek zaharkituak egongo dira, baina hauei eutsiz gero asmatuko du EAJk. Eta nora garamatzate balore hauek? Ba argi dago gaur egun gero eta ulertezinagoa dala ANV-HBren politika edo politika eza. HBkoek bakarrik txalotu eta konprenitzen dute euren jarrera. Eta egia da, bai, herritar guztiek daukatela botoa emoteko eskubidea, eta ideia guztiak politikoki defenditzeko aukera izan beharko luketela. Baina herritarren ordezkaria izatea ez da eskubidea, pribilegioa baizik. Agintea, dirua, eta abar emoten dauana. Eta herritar batzuen ordezakariek, jokoaren arau nagusia errespetatzen ez dutenean(jakintsu batek esan zuen bezala, "botoen indarra eta kitto"), jokotik kanpo jartzen dute euren burua. Eta baldintza hauetan ere jokoan sartu direnei, beste urrezko araua gogoratu beharko diegu; boto guztiak bardin balio dute, eta aldedi desberdinen botoak batzeak ez doa inongo herri borondatearen kontra.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: