Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Argazkia

Argazkia

Amatiño 2009/03/10 00:01
Azken euskal legealdiaren argazkirik adierazgarrienetakoa, segurutik, Ibarretxek, Azkarragak eta Madrazok osatzen zuten Kontseilu Politikoarena izan zen. Neri ez zitzaidan sekula argazki hura gustatu. Beti uste izan nuen Eusko Jaurlaritzaren nahiz hitzetik hortzera aipatu ohi zen euskal gizartearen ildo zentral hartako alderdi nagusiaren ordezkaria falta zela bertan.

Politikan sarri esaten da mugitzen dena ez dela argazkian agertuko. Gero, urteetara, argazkiek alkauetearenak egin ohi dute, nor egon zen eta nor ez begi bistan salatuz.

Nik umetan ikusi nuen lehen argazki politikoa Yaltako biltzarrarena (1945) izan zen, Bigarren Mundu Gerraren osteko estrategia elkarrekin erabaki zuten Churchill, Roosevelt eta Stalin lekuko.

Franco hil ostean alderdi demokratikoek elkarrekin atera zuten erretraturik ezagunena izan zen Moncloako hitzarmenarena (1977), non Juan Ajuriagerra jeltzalea diskrezio handiz erdi ezkutuan agertzen den.

Azken hamarkada honetako irudirik nabarmenenetakoa, berriz, Azoreetakoa (2003), Blair, Bush eta Aznar buruzagiek Irak-eko gerrari ekitea erabaki zutenekoa.

Eta azken euskal legealdiaren adierazgarrienetakoa, segurutik, Ibarretxek, Azkarragak eta Madrazok osatzen zuten Kontseilu Politikoarena. Neri ez zitzaidan sekula argazki hura gustatu. Beti uste izan nuen Eusko Jaurlaritzaren nahiz  hitzetik hortzera aipatu ohi zen euskal gizartearen ildo zentral hartako alderdi nagusiaren ordezkaria falta zela bertan.

Baina, horra non EAJri ondo etorri zaion argazki hartan ez agertzea, azken hausteskundeen emaitzen arabera behintzat Eusko Alderdi Jeltzalea bera baita bere burua salbatu duen bakarra.

Zein ote, ordea, hurrengo euskal ildo zentralaren argazkia?

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2009ko martxoaren 10ean.

 Yalta, 1945 

 Moncloa, 1977

  Azoreak, 2003

 2007

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: