Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aranguren Ibarreko indusketek, barrena, beste bi urte iraungo dute

Aranguren Ibarreko indusketek, barrena, beste bi urte iraungo dute

Amatiño 2023/02/17 19:10
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta San Telmo Museoak elkarrekin eratutako XXI. Arkeologia Jardunaldien amaiera gisa, hilaren 13an. “saio berezia” antolatu zen Donostiako Antzoki Zaharrean, “Irulegiko Eskua” aurkikuntza adituen artean ez ezik, jendaurrean ere azaldu ahal izateko. Baita jendeak erruz eta gogotsu erantzun ere.
Aranguren Ibarreko indusketek, barrena,  beste bi urte iraungo dute

Liburu-azala

Ordubeteko aurkezpena zehatza bezain argia izan zen, Mattin Aiestaran indusketen zuzendariak egoki eta zuzen eskainia,  naturaltasun handiz, batere esne-berbarik gabe, bideo aproposaren laguntzaz, Javier Velaza eta Joakin Gorrotxategi katedradunen adierazpen eta irizpideak barne.

Saioan zehar aurkeztu –eta salgai jarri— zen “IRULEGI. Irulegiko eskua, K. a. I. mendeko lekukotasun epigrafiko bat Aranguren Ibarrean” izeneko liburu txukun bezain dotorea*,  bi bertsiotan, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Paperezko aleak ez du, behar bada, sarean aurkitu ezin denik eskaintzen, baina salmenta guztia (25 €) Arangurengo indusketa-lanak beste bi urtez jarraitzeko baino ez da izango, argitalpenak berak hiruzpalau erakunderen zein zazpi unibertsitateren** dirulaguntza jaso baitu.

Jendaurreko aurkezpenaldia osatze aldera edo, Oreka TX taldeak hainbat saio eskaini zituen Mattin Aiestaranen azalpenaren aurretik zein atzetik, eta Tom Lizarazuk “Irulegiko esku” abestia kantatu.

Liburuaren aurkibide orokorra

1- Aurkezpena. 2- Geografía fisikoa eta giza geografia. 3- Aztarnategia. 4- Indusketa arkeologikoa. 5- Testuinguru historikoa eta kulturala. 6- Irulegiko Eskua (6.1.- Erregistro arkeologikoa, Irulegiko Eskuaren testuinguru espaziala eta kronologikoa. 6.2.- Zaharberritzea. 6.3.- Piezaren ezaugarriak. 6.4.- Konposizio kimikoa eta eskaneatzea. 6.5.- Testu epigrafikoa). 7- Objektuaren interpretazioa. 8- Ikerketa taldea. 9- Bibliografia.

*  Ezohikoa indusketa-arloan. 113 orrialde eta 140 inguru argazki, mapa, grafiko eta irudi.

** Eta ez denak Euskal Herrikoak. Aipatu izan da Irulegi baskoi-herriaren erdi-erdian dagoela. Ez da aipatu, ostera, Irulegitik Jakara 105 km. direla oinez, lau-lau, eta Foruaraino, esaterako, 150 km., mendirik mendi.

Irulegi
Irulegiko muinoa, iparraldetik ikusia. Eskuinean, Erdi Aroko gaztelua. Erdialdeko belartzan, aztarnategia.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: