Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mortalak eta bi, Txinatik

Mortalak eta bi, Txinatik

amat 2007/11/19 23:11

Euskara ialgi hadi mundura esan zuen Detxeparek XVI. mendean, eta, XIX.ean, berriz, eman ta zabal zazu munduan fruitua kantatu zuen Iparragirrek. "Txapela buruan, ibili munduan", euskalduna mendez mende aritu izan da, nahiz balea-arrantzalea, marinela, korsarioa, merkataria, misiolaria, artzaina, puntista edo atzerriratua izan. Oraingoan, ostera, enpresak dira gure enbaxadorerik onenak.

Aurreko astean, Ana Agirre sailburuak eta Arrasateko kooperatibek Txinako Shanghain inauguratu zuten lehen industrialdea. Berrehun inguru dira munduan zehar sakabanatuta dauden euskal lantegiak eta milatik gora, berriz, bulego komertzialak. Honez gero, gehiago dira euskal multinazionalak munduan, nazioarteko multinazionalak Euskal Herrian baino.

Mundua aldatzen ari da eta, munduarekin batera, oraintsu arteko aurreiritziak. Adibidez, Ipar Ameriketako kapitalismoaren ikur den Pricewaterhouse zerbitzu-enpresak Txinako Alderdi Komunistaren Kongresu Nagusiaren informea egin du. Txosten baikorra gainera: Txina ondo doa eta Alderdi Komunistaren jestioa primerakoa. Ez da, behar bada, batere demokratikoa baina... tira. Auditoriak ez dira egiten ideologiak galbahetik pasatzeko, diruzainarenak egiteko baino. Txinak hankaz gora jarriko du mundua hurrengo hamar urtean eta Pricewaterhousen onespena du horretarako. Bingo!

Auskalo zer esango ote lukete Xabierko Frantziskok eta Mao Tse-tung-ek txakolin batzuk jotze aldera Shanghaiko Euskal Etxean elkarrekin bilduko balira baina, zalantzarik ez gero, mortalak eta bi datoz Txinatik. Datozkigu, alegia.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: