Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jesús. Aproximación histórica

Jesús. Aproximación histórica

amat 2007/10/21 18:39

José Antonio Pagolaren eskutik kalean da Jesús. Aproximación histórica (PPC. Madril, 2007). Arrakasta handiz kaleratua, antza, lehen argitalpena irailean eta bigarrrena urrian azaldu arren, hainbat liburudendatara batere alerik heldu aurretik agortu da-eta. Egileak esan bezala, ez da Galileako Yeshúaren biografia arrunta, bi mila urteotan Mendebaldeko erlijioa, kultura eta artea baldintzatu dituen pertsonaiaren nondik norakoa baino. Zertzelada gehiago eskaintzen du Palestinako etnografiaz edo soziologiaz, erlijio-historiaz baino.

Erreakzioz idatzitako liburua. Azken bolada honetan ugari dira Nazareteko Jesusen bizitza gaitzat hartu duten eleberriak eta Pagolaren helburua bat besterik ez da: esoterismoa, zientzia-fikzioa, kazetaritza sentsazionalista eta literatura fantastikoaren gainetik, gaur egungo ikerkuntza historikoa zertan den azaltzea. Liburua erraz irakurtzen da. Ideiak xume samar agertzen ditu eta, aberasgarri, orrialde-oinetan eskaintzen duen xehetasun pila.

Oro har, Pagolaren "musika" ezagun egiten zaigu --adinez baino ez bada ere-- doktrina eta erlijioa eskolan ikasi behar izan genituenoi. Auskalo, ostera, aldez aurretiko informaziorik ez duen gazteriari ez ote zaion mistikoegia edo irudituko. Pagola ez da neutrala. Berak aitortzen du Eliza Katolikoaren ikuspegitik idazten duela eta, behar bada, zenbait pasarteri proselitismo-kutsua dario.

Interesgarri bezain adierazgarriak, azkenik, amaierako zortzi ezarpenak, historiaz, arkeologiaz, literaturaz eta ikerkuntzaz hainbat oinarrizko datu eta irizpide objektibo eskainiz. Zenbait esaldik Jesús no gozó del apoyo familiar eta analfabetoa izan ote zen susmoak bazterren bat edo beste astindu dezakete.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: