Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Txinako euskal harresia

Txinako euskal harresia

amat 2007/10/21 18:17

Jakinekoa da txinatarrek 7.000 kilometroko Harresi Handia eraiki zutena mila urte luzean zehar, Mongolia eta Mantxuriako nomaden inbasioa ekiditeko. Ez da horren jakina, ordea, eraikuntza hark --hainbat aldiz baliabide publikoak ahitu arren eta nekazarien protestak eragin-- ez zuena ezertarako balio izan, azkenean 600.000 mantxuren gudarosteak harresia gurutzatu baitzuen eta ia hirurehun urtez Pekinen agintzen amaitu... harresi barruan bertan alegia.

Harresiaren mitologia kementsuak zernahitarako balio dezake baina sekula ez dugu jakin ahal izango zein izan ote zitekeen Txinaren nondik norakoa, harresia egiteko behar izan ziren milioika lanordu, kontaezinezko harri-tonak eta hogeita hamabost belaunaldiren ahalegin eskerga jendearen prestakuntzan eta ongizatezko gizartean inbertitu izan balira.

Auskalo euskal harresiaren mitologiak ondorio onuragarririk erakarriko ote duen noizbait, baina behingoz harresiak eraikitzeari utziko bagenio eta gure ahalmen soilez baliatzeari ekin? Eta askatasuna aldarrikatu beharrean, dagoeneko dugun menpekotasunik ezaz jabetuko bagina eta buruaren jabe garen neurrian ekin eta jarrai?

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: