Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hirurogeita hamabost urte geroago

Hirurogeita hamabost urte geroago

amat 2007/06/18 16:39

Gaur 75 urte, 1932ko ekainaren 19an, Nafarroako 267 udalen ordezkariak Iruñeko Gayarre Antzokian bildu ziren Hegoaldeko lau lurraldeentzako estatutua onartu ala ez erabakitzeko.

Gezurra dirudien arren, hurrengo egunetan bertsio kontrajarri bi zabaldu ziren. “Diario de Navarra” egunkari integristak informatu zuenez, euskal estatutuaren kontrako udalak aldekoak baino gehiago izan omen ziren. “La Voz de Navarra“ abertzalearen ustez, berriz, aldeko udalak izan omen ziren kontrakoak baino gehiago.

Zer gerta ere, ofizialtasunak integristen datuak ontzat eman zituen, nahiz eta mende erdi geroago (1977) Jimeno Jurio historilariak besterik frogatu. Are gehiago, Jimeno Jurioren iritziz sekulako iruzurra gertatu omen zen, hainbat udal ordezkarik ez zuen-eta nork bere herritik zeraman mandatu berbera Gayarre Antzokian defenditu.

Bistan denez, iruzur hotsa aspaldikoa da Nafarroan. Eta, 75 urte geroago ere, Nafarroaren etorkizuna nafarren borondatearen aurka erabaki nahi izana edota, armen mehatxupean, baldintza demokratikoen gainetik negoziatu gura izatea ez da soluzioa, iruzur hutsa baizik.

Soluzioa hauteskundeak irabaztea da, botoen indarraz jabetzea alegia. Eta hauxe da, hain zuzen ere, 75 urte geroago, Nafarroa Bai koalizioaren ekarpenik handiena. Behar bada hauteskundeak irabaztea ez da besterik gabe nahiko, baina bai, ezertan hasteko, oinarri-oinarrizko. Eta gero... gerokoak.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: