Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Luis Mari Retolaza

Luis Mari Retolaza

amat 2007/04/24 07:57

Igandean hil zen Luis Mari Retolaza. Berarekin batera joan zaigu azken hirurogeita hamar urteotako informazioaren altxorrik handienetako bat.

Nik orain dela 32 urte ezagutu nuen Retolaza. Kristoren inpresioa egin zidan. Neretzat, gerra osteko klandestinitateko kontuak ia pelikuletako pasadizoak ziren. Ez dakit zergatik uste nuen espioitzan ibilitako jendeak James Bond-en pareko edo izan behar zuela, baina Retolaza, ostera, hainbat seme-alabaren aita zen, enpresa-gizona, batere handia ez, pottolo samarra, eta, hori bai, azeria baino isilago eta zuhurrago.

Luis Marik 15 urte zituen gerra amaitu zenean eta 18 besterik ez “Euzko Ikasle Alkartasuna” sindikatua eta “Azkatasuna” aldizkaria sortu zituenean. Muga ihesik pasatu ondoren, 22 urterekin Frantziako erresistentziaren alde eta aleman nazien kontrako Euskal Brigadan parte hartu zuen. Mundu Gerra amaitu, Sorbonan ikasketak egin eta berriro Bilbo aldera, hogeitaka urte luzetan ezkutuan lan egitera.

Gernikako Estatutua erreferendumez onartu eta lehen Eusko Jaurlaritza hasi zenean, bakoitza bere onena eskaintzen saiatu zen. Batzuok nahi genuen eskolak, kultura-arloa eta hedabideak euskaldundu. Beste batzuek gogoan zituzten osasun-zerbitzuak, enpresa zaharkituen birmoldaketa edo azpiegiturak hobetu eta Abiada Handiko Trenari ekitea.

Retolazak, berriz, bi asmo garbi zituen: Gerran galdutako Ertzaintza berriro indarrean jarri eta frankismoaren komunikazio-monopolioa hautsi. Eta biak egin zituen. Egin egin behar zela-eta, baita batere berriketa barik egin ere.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: