Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskararen mapa mundia

Euskararen mapa mundia

amat 2007/04/08 23:40

Asteartean inauguratu zuen EiTBk Bilboko egoitza berria. Aurten beteko dira 25 urte Eusko Legebiltzarrak Euskal Irrati Telebista sortzeko legea onartu zuela. Geroztik urrats galanta jorratu dute ETBk zein Eusko Irratiak.

EiTB ez zen ustebako gibelurdina bailitzan bat-batean sortu. Hiru urte lehenago erreferendumez onetsitako Gernikako Estatutuak zera zioen: “Euskal Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lortzeko behar dituen giza komunikabide guztiak”. Eta 1979ko hauteskundeen ondoko Jaurlaritzak aurreneko gobernu-programan sartu zuen irrati-telebistaren egitasmoa.

Sortze-legeak dioenez, bi helburu zehatzez jaio zen EiTB. Batetik, euskal hiritarrak informatzeko eta euren eskuhartze politikoa eragiteko. Bestetik, hezkuntza-sistemaren lagungarri, euskal kulturaren bideragarri eta euskararen sustagarri. Ordutik, batek daki EiTBk hiritarron eskakizunik asetu ote duen baina ezin esan bi helburuok bete ez dituenik.

Beste ezein hedabideren ekarpena zalantzan jartzeke, EiTB da gaur erreferentziarik behinena eta hiru euskal esparru politikoak biltzen dituen komunikabidea. Segurutik, Europako Batasuna, Euskaltzaindia eta EiTB dira euskal hiritarrengan eragin bateraturik duten erakunde bakarrak.

Guggenheimek mapa mundian barrena jarri baldin badu Euskadi, EiTBk euskararen mapa mundia jarri du gure etxe baitan. Eskola-umeei euskarazko marrazki bizidunak eskaintzea garrantzitsu bada, auskalo ez ote den garrantzitsuago erakunde, alderdi, enpresa, elkarte eta talde-eragileen bozeramaileak euskaraz hitzegiten jarri izana.

EiTB ez da munduko “zortzigarren marabilla” baina bai 1982an inork amestu ez zuen errealitatea. Nekez imajinatu dezake orain inork EiTBrik gabeko euskal gizarterik hezkuntzan, kulturan, politikagintzan, hedabideetan zein ikus-entzunezko industrian. Behar bada bere baliorik handiena ez da “hor“ egon izana, ”hortik“ falta ez izana baino.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: