Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Independentzia bai, baina

Independentzia bai, baina

amat 2007/04/03 07:54

Eusko Jaurlaritzaren azken soziometroak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiritarron independentziari buruzko jarrera jaso du. Laburbilduz, ehunetik 30 ados daude independentziarekin, ehunetik 35 kontra eta, ehunetik 20, alde edo kontra egongo lirateke egoeraren arabera.

Beraz, garbi asko independentziaren kontra daudenak heren bat baino gehiago izan arren, eta zeharo alde daudenak, berriz, beste heren bat baino gutxixeago, benetan balantza alde batera edo bestera behartuko luketenak, erabaki aurretik baldintzak eskatuko lituzketenak dira.

Eta zeintzuk ote independentziaren alde agertzeko eskatuko lituzketen baldintzak? Ba, lehen-lehenik, bakea segurtatu beharra, independentzia bide baketsuz eta demokratikoz lortzea, hiritarron arteko liskarrik gabe, gehienon borondateari jaramon eginez, beti ere Estatuarekin hitzartuko balitz eta ondorio ekonomiko kaltegarririk eragingo ez balu.

Horrez gainera, gutxiago badira ere, badira beste batzuk honako hiru baldintza hauek ere jarriko lituzketenak: Europako Batasunean jarraitzea, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek ezezik arabarrek ere nahi izatea, eta noizbaiteko Euskadi independiente horretan euskara derrigorrezkoa ez izatea.

Erantzunak ikusita, nik esango nuke jendeak, lehen eta behingoz, bakea nahi duela. Baina ez bakarrik biolentziarik gabeko egoera, baita demokratikoa, integratua, anitza eta elkarri errespetatzeko gauza izango den gizartea ere. Jendeak gatazkari eta setakeriei die beldur, ez zentzuz elkarren artean hartu daitezkeen erabakiei.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: