Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zuzenbide Estatua

Zuzenbide Estatua

amat 2007/02/20 08:13

Gero eta beldur gehiago ematen didate “Estado-de-Derecho” behin eta berriz aipatzen dutenek. Zuzenbide Estatua aipatzeak konfiantza eragin beharko luke baina, zenbaiti entzunez gero, badirudi mendeku bila ari direla, Zuzenbide Estatua inkisizioa balitz moduan. Edo umeei esaten zitzaien bezala: Ondo portatzen ez bazara Zuzenbide Estatuari deituko diogu, zakuan sartu eta eraman zaitzan.

Baina, adarra jotzeari utzi eta hitzegin dezagun serio samar. Zenbaitek konponbide guztien maratilatzat jotzen duten Zuzenbide Estatuak ez ditu, besterik gabe, demokrazia eta askatasuna bermatzen. Esate baterako, Francoren diktadura, Mussoliniren faxismoa edo Hitlerren nazismoa ere euren Zuzenbide Estatuaren jabe izan ziren.

Espainiakoa, Zuzenbide Estatua baino zertxobait gehiago da gaur egun. Alderdi Popularrak eta eskuineko epaileek ahaztu nahi badute ere, Espainia, Zuzenbide Estatu sozial eta demokratikoa da, Konstituzioaren testuak hitzez hitz dioenez.

Nik ez nuen 1978an Espainiako Konstituzioaren alde botorik eman, horretarako aukera eta adina izan arren. Baina nik orduan Konstituzio hura nahikotzat onartu ez nuelako hain zuzen, ez dut orain, ia hogeita hamar urte geroago, inork gehiago murriztu dezan nahi.

Espainiar Zuzenbide Estatua ez da segurutik edozenbatek gura genukeen bezain ona baina, hala ere, indarrean dago eta, bere eskasian, euskal hiritarroi errotik komeni zaizkigun hiru abiapuntu biltzen ditu: Foruen burujabetzaren memoria, euskal eskubide historikoak eta Hegoaldeko lau lurraldeak legez elkartzeko bidea. Eta oinarrizko aukera hauek ez dira gero artalak gure gaurko egoera honetan.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: