Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Maite Barnetche

Maite Barnetche

amat 2007/01/09 10:20

Ehundaka lagun bildu ginen larunbatean Miarritzen, Maite Barnetxe zenaren omenetan. Hegoaldean uste dugu euskarazko telebista Euskal Telebistarekin batera sortu zela. Baina ez da egia. Euskarazko telebista egiten aurrena Maite Barnetxe izan zen, ETB baino hamabi urte lehenago.

Maite Barnetxe Baxenabarreko Bidarrain jaio zen (1941), ez urik eta ez argindarrik ez zuen baserrian. Neskatila zela Cóte Basque irrati frantsesean hasi zen idazkari. Euskaldun bakarra zenez gero, euskaraz hainbat minutu egin zezan eskatu zioten. Baita nora ezean hasi ere, bere etxekoaz kanpo bestelako euskararik, euskaldunik edota Euskal Herririk zenik ere jakiteke.

Hogeita hamar urte zituela telebistan aritzeko aukera eskaini zioten. Ondoko urteetan 300 dokumental moldatu zituen eta Iparraldeko aurpegirik ezagunena bihurtu. Denetik ikasi behar izan zuen, gidoigintzan, aurkezletzan eta edizio-lanetan. 1978an, Frantziako Telebista Publikoaren errealizatzaile-karnet ofiziala lortu zuen, Euskal Telebista sortu baino bost urte lehenago.

Maite minbiziaz hil zen (1986), gazterik, 70eko hamarkadaren lekukotza bildu ostean: Etxegaray kardinala, Intxauspe politikoa eta Lafitte euskaltzaina; Labéguerie, Estitxu, Errobi, Etxart, Idirin eta Pantxoa eta Pello kantariak; Etxahun eta Landart antzerkigileak; Mattin eta Xalbador bertsolariak; Lantziri eta Dirassar kazetariak; Lartzabal, Etxezaharreta, Itzaina eta Kanblong eragileak... eta, horrez gainera, Francoren heriotza, merkatu batuaren eragina. ikastolen eta kooperatiben sorrera eta beste hainbat eta hainbat.

Maite Barnetxe, gure Maite xarmanta, izango da, beti, euskarazko telebistaren andregaia eta ama.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: