Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakumetan inbertitu

Emakumetan inbertitu

amat 2006/12/10 11:20

“Ahaztu gero Txina, India edo Internet... hazkuntza ekonomikoa emakumeengandik etorriko da”, era honetako ideiak zabaltzen dihardu Tom Peters adituak. Ehun hitzaldi inguru eman ohi ditu urtero eta ez du jardunaldiko 100.000 dolar baino gutxiago kobratzen. Atera kontuak.

“Enpresa post-modernoaren aita”, Tom Petersek (Baltimore, 1942) Etxe Zurian lan egin zuen Nixonen agintaldian eta ospetsu egin zen, 1982an, “In search of excellence” (Bikaitasunaren bila) argitaratu ostean. Geroztik zentzu bereko dozena erdi liburu idatzi ditu eta The Economist aldizkariari jaramonik egingo badiogu, munduko “Ur-gurua” da, guruen arteko guruena alegia.

Petersen ustez, mundua etenbako aldaketan ari da eta enpresek nahiz pertsonek, arrakastarik lortzekotan, aldaketetara egokitu beharko dute. Haren iritziz, enpresa handiek aterabide latza dute, ez dute-eta tarteka-marteka aldatzerik, eta etorkizuna enpresa txiki eta ertainena izango da, malguagoak direlako. Ildo beretik, langilez gutxi aldatzen duen enpresak nekez egingo du aurrera edota, beste modu batez, beti lanpostu berean jarraitzen duen langileak zer eskaini gutxi izango omen du. Horretara, BECen ikusi berri duguna (70.000 lagun Osakidetzan sartu nahirik) ez da nonbait eredurik onena.

Aldi berean, txikitandik txarto ohitutako aberaskumeek (pertsonak zein gizarteak) mortalak jasango dituzte, eta arrakasta etorkinena, emakumeena eta gainerako larre motzekoena izango da, ahaleginean heziak eta haziak direnez gero. Etorkizuna emakumeena omen da, bai gero eta gehiago direlako unibertsitate-tituludunak eta baita kontsumoaren %80 ere euren eskuetan dagoelako.

Batek daki Petersek arrazoirik ote duen emakumetan inbertitzea proposatzerakoan, baina ez da aurrena horrelakorik esaten. Dionisio Aranzadik (Segura, 1931), Deustuko Unibertsitatearen erretore izanak, antzerakorik esan zuen, “El arte de ser empresario” (1992) saiakeran emakumeen izakera, xarma eta limurtasuna aldarrikatu zituenean.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: