Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Erakargarritasuna

Erakargarritasuna

amat 2006/11/21 14:20

“Berria” egunkariak bere estilo liburua aurkeztu du. Bai, ondo dago bakoitza bere estiloaz jabetzea. Primeran, bai, nork bere estiloa markatzea. Eta, hain zuzen ere, Irene Arrarats arduradunak zera esan du: “Euskararen normalizazioan laguntzeko dugun modurik onena erakargarri idaztea da”. Bapo neska, ez zain batere-batere arrazoirik falta.

Bai, euskara normalduko bada, Berriak erakargarri idatzi beharko du, Euskadi Irratiak erakargarri hitzegin, Euskal Telebistak erakargarri azaldu, etab. etab. Zalantzarik ez gero. Baina, erakargarritasunaren balore hau euskarari bakarrik ote dagokio?

Euskaldunok denbora gehiegi daramagu erakargarri izan nahi gabe. Erakargarri izateko lotsaz edo, erakargarri izatea nolabaiteko ahulezia balitz moduan. Euskaldun ona, jatorra, benetakoa, peto-petoa izateko, traketsak, baldarrak, zakarrak, narratsak... edo astakilo samarrak izan beharko bagenu bezala.

Hona non esaten diguten, ordea, normaltzeko euskarak erakargarria izan behar duela. Tira, eta, prezio berean, zergatik ez euskal gizartea normaltzeko behingoz euskaldunok ere erakargarriak izan gaitezen ahalegindu?

Bai, euskaldun erakargarriak lanean, lagunartean, etxean, ohean... eta behin gustua hartuez gero, zergatik ez kulturgintzan, nazioarteko merkatuetan edo aldarrikapen politikoetan?

Honez gero ez du inork pentsatuko gure istiluak eta iskanbilak erakargarriak direnik ezta? Ba al dago gure artean inor gatazka erakargarritzat jotzen duenik? Gelditzen al da norbait, benetan uste duenik, euskal gizartea erakargarri izan gabe inoiz normalduko denik?

Ba... horixe.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: