Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gudari Eguna

Gudari Eguna

amat 2006/11/07 12:32

Aurreko igandean Gudari Eguna ospatu zela esaten baldin badut entzuleren batek galdetuko dio bere buruari... “baina Gudari Eguna ez al zen ba orain dela hilabete inguru izan?”

Bai, egia da. Kuriosoa gero gure Herri hau, non bi Gudari Egun ospatzeko gauza garen eta hiruzpalau astebeteko tarte urriaz gainera.

Ez naiz ni bi Gudari Egunon arteko ñabardurak azaltzen hasiko eta, zer esanik ez, egun bateko edo besteko gudari batzuen eta besteen aldeak azpimarratzen. Uste dut, gainera, nik esan beharrik gabe ere, edozein entzulek ulertuko duela gudari batzuk orain dela 70 urteko gerran parte hartu zutenak direla eta besteak, ostera, gerra hura ezagutu ez zutenak. Beti ere komenigarri samarra da gutxienez diferentziatxo hau kontuan hartzea, batez ere “Memoria Historikoaren Urtea” ospatzen dihardugun honetan.

Dena dela, egia da, bai, batzuok eta besteok abesti berbera kantatu izaten dutela euren artean elkartzen direnean, baina egia ere bada ez dutela denok abestiaren interpretazio berdina egiten.

Badakizue zein kantaz ari naizen... Nork ez du gero noizbait Eusko Gudariak kantatu edo gutxienez entzun? Ni neu belarri motzekoa naiz baina, oso oker ez banago, honelako zerbait da: Eusko Gudariak gara, Euskadi askatzeko, gerturik daukagu odola, bere alde emateko.

Eta letra honen espirituan dago, hain zuzen, gudari batzuen eta besteen arteko alderik nabariena. Gauza bat baita Euskadiren alde odola emateko gertu egotea eta beste bat, zeharo bestelakoa berriz, Euskadiren izenean inori odola kentzea.

Horretara, odola eman bai, ez ordea eskatu eta, are gutxiago... kendu.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: