Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Etorkinak

Etorkinak

amat 2006/09/19 11:16

Azken bolada honetan Espainiara heldu diren etorkinen oihartzun mediatikoak dezente aldatu du inmigrazioaren irudia. Benetan dramatikoa da gero hainbat potin ziztrinetan Kanarietara heltzen ari direnen zoria, baina inmigrazioaren arazoaz zehatz-mehatz jabetzeko beste hainbat lekutara ere begiratu beharra dago.

Hasteko gogoan izan behar dugu espainiar estatura iritsitako etorkinen portzentaia Frantzia, Britainia Handia, Austria edo Alemaniara heldutakoen erdia baino ez dela. Beraz, oraindik ere makinatxo batek etorri behar du, gauzak normal samar joango badira behintzat.

Bestetik, orain arte Sahara azpitik espainiar estatura heldu direnak etorkin guztien ehunetik lau besterik ez dira. Horretara, hamarretik bederatzi baino gehiago dira batere zaratarik gabe autoz, trenez edo hegazkinez egunero sartzen direnak eta honez gero gure artean daudenak.

Guzti horietatik Euskal Herrira 100.000 inguru heldu dira. Ez dakit nik asko edo gutxi diren baina komeni da gogoratzea 1970an 700.000tik gora zirela gure artean bizi ziren etorkinak, hau da,orain baino zazpi aldiz gehiago.

Zenbaitek esango du kasu diferenteak direla. Bai, horixe bai kasu diferenteak direna. Orduko herri-erakunde eta gobernuak ez ziren demokratikoak. Oraingoak, ostera, bai. Orduko etorkinei inork ez zien esan nora ziren etorriak. Oraingoak, ordea, heldu bezain laster konturatzen dira, aurretik jakin ez arren. Aldaketa euren mesederako izan da, baina baita gure onerako ere. Euskal Herriaren etorkizunaren onerako alegia.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: