Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / ETA ostean dago gizartea

ETA ostean dago gizartea

amat 2006/09/03 22:09

Zarauzko mitinean Josu Jon Imazek hitzaldi erdi eskaini zien bakegintzari eta normalizazio politikoari eta beste erdia ETA osteko gizarteari. Komunikabideek lehen partearen berri eman zuten eta bigarrenaz, aldiz, hitzerdirik ere ez. Gero eta nabarmenagoa da diskurtso politiko-mediatikoa eta gizarte-gogoetaren arteko tartea. Eztabaida politikoa bake-negoziazioari eta alderdien mahaiari atxikia eta mugatua agertzen zaigun bitartean, gizarterik gehiena ETA osteko aldian dago, indarkeria sekula gehiago posible ez balitz bezala, konponbide politikoa alderdien zeregina baino ez balitz moduan eta bakea zein normalizazio politikoa honez gero lortuak baleude legez. Euskal gizartea ETA osteko etorkizunean dago.

Bakegintza hizpide denean diskurtso politiko-mediatikoa eta gizartearen ulermena ez doaz ildo beretik. Eztabaida politikoari jaramonik egingo badiogu, bakegintza izugarri negoziazio luze eta zaila da. Jenderik gehienari entzunez gero, aldiz, bakea bakea baino ez da, ETArik eza alegia. Eta kitto.

Era berean, ez dirudi alderdiek eta komunikabideek aipatzen duten normalizazio politikoa eta lagunartean jendeak burutan duena gauza beretsua direnik. Lehenengoen ustez garrantsitzuena erabaki-ahalmena den arren, jendearen iritziz, ostera, erabaki ahal izatea bezain garrantsitzua da zer erabaki. Hau da, ze herri-kudeaketa nahi dugun, zertan den eguneroko politikagintza alegia.

Abuztuko soziometroaren arabera, behingoz Euskal Autonomi Erkidegoan gehiago dira egoera politikoa ontzat baloratzen dutenak txartzat joten dutenak baino eta arazorik larrienen zerrendan biolentzia laugarrena da, etxebizitza, lanik eza eta lan-iraunkortasunik ezaren ondotik.

Hala ere, ez dira hiritar arruntak ETA osteko gizartea gogotan duten bakarrak. Diskurtso ofizialaren azpitik, alderdiek ere badakite aldaketa handien bezperetan daudena. UPNren beldurrak, Aralar-EB koalizioa eta EAren barne-eztabaida ETA osteko fruituak baino ez dira.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: