Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / La causa del Pueblo Vasco

La causa del Pueblo Vasco

amat 2006/05/07 18:20
Berrogeita hamar urte joan dira 1956an Javier Landaburuk 'La causa del Pueblo Vasco' idatzi zuenetik hona. Ordutik hainbat gauza aldatu diren arren, harrigarri da gero zein pil-pilean jarraitzen duten berak orain mende erdi egindako hausnarketak, demokraziaz, nazioaz, herri-eraikuntzaz eta Europaz.

 

Gerra galdu ostean, ia hogei urte zeramatzan Landaburuk erbestean, premiarik larrienean, familia ugaria aurrera atera ezinik. Egoera politikoa, berriz, ezin latzagoa, aliatuen leialtasunik eza hasia baitzen Errepublikaren interesei muzin egiten eta Francoren diktadurari amore ematen. Euskal aldarriak txakur txikirik balio ez zuen garaian, Landaburuk nola hala ernaberritu eta, etsipen guztien gainetik, euskal saiakera politikoak XX. mendean emandako fruiturik oparoenetakoa erditu zuen.

Landaburu giza-balorez jantzitako demokrata da: "nuestra doctrina es de generosidad y nuestros adjetivos han de ser de solidaridad"; bere Herriaren historia ezagutzen du: "los vascos habían carecido de sentido nacional, tal como hoy se entiende"; euskara estimutan duen arabar erdalduna da: "atribuyo al idioma el carácter de cualidad distintiva eminente"; eta indarkeriaren kontra dago: "no puedo comprender que haya hombres que estén continuamente en peligro por culpa de otros hombres. No digas que es por la patria".

Aldi berean, abertzale praktiko eta errealista da: "no podemos dejarnos en el camino de la libertad los instrumentos de nuestra personalidad futura, y uno de ellos es el de la relativa riqueza de nuestro pueblo"; etorkizuna iragartzen du: "hoy ningún Estado es ya dueño absoluto del valor de su moneda, de su ejército de la orientación de su política exterior"; eta euskal itun-tradizioa eta erabaki-ahalmena uztartzen ditu: "cualquier modificación de esos contratos públicos bilaterales debería ser hecha con el consentimiento de los vascos".

Javier Landaburu 1963an hil zen. Ez dirudi geroztik haren ideiak gainditzeko gauza izan garenik.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: