Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ebazpen "anoetagarria"

Ebazpen "anoetagarria"

amat 2006/03/31 18:31

José Luís Rodríguez Zapatero espainiar presidentea eta Michèlle Alliot-Marie Defentsa ministro frantsesa bat etorri ziren atzo bake-abiapuntuak aipatzerakoan. Biek esan dute lehen urratsa indarkeriarik eza bermatzea izango dela eta gero gerokoak.

Berme-bidea ezaguna da. Diputatuen Kongresuaren ebazpenak (2005-O5-18) erabaki bezala: “si se producen las condiciones adecuadas para un final dialogado de la violencia, fundamentadas en una clara voluntad de poner fin a la misma y en actitudes inequívocas que puedan conducir a esa convicción, apoyamos procesos de diálogo entre los poderes competentes del Estado y quienes decidan abandonar la violencia”. Testu hau ezagutu bezain laster Otegi pozarren agertu zen “Kongresuaren ebazpenak Anoetako (2004-11-14) adierazpena onartzen du” aldarrikatuz.

Horrela bada, aitortu ere aitortu beharko orduan, Anoetako adierazpenak Ajuria Eneko ituna (1988-01-12) onesten duela, orain 18 urteko itun harek zera esaten zuen-eta, hitzez hitz: “si se producen las condiciones adecuadas para un final dialogado de la violencia, fundamentadas en una clara voluntad de poner fin a la misma y en actitudes inequívocas que puedan conducir a esa convicción, apoyamos procesos de diálogo entre los poderes competentes del Estado y quienes decidan abandonar la violencia”.

Batere alderik ez, beraz, bi testuon artean baina bai, ostera, zenbait alderdiren jarreren artean. Izan ere, nekez azaldu dezake PPk zergatik Ajuria Eneko ituna onartu arren ez duen orain Kongresuaren erabakia onartzen. Eta, aldi berean, nekez azaldu dezake Batasunak, zergatik 2005an miresgarria den testu berbera onartezina zen 1988an.

Segurutik politikak ez du dena argitu beharrik eta eskerrak gero politikagintza ez den eguneroko zirrikitu guztietaraino heltzen. Baina 1988tik 2005era, Ajuria Eneko itun onartezinetik Kongresuaren ebazpen “anoetagarriraino”, 500 inguru hildako izan ziren eta ea nork esplikatzen dien haien senideei unean uneko estrategien ondorioak baino ez zirela izan.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: