Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gu bekatari

Gu bekatari

amat 2005/12/11 20:20

Gogoangarria da Marixabel Lasa Biktimen Laguntzarako Zuzendariak aurreko ostiralean Legebiltzarrean azaldutako txostena. Biktimei diegun zor historikoa gogorarazi zigun eta urte luzetan zein jaramon gutxi egin diegun salatu.

Zail da gero 20 orrialdeko ideien artean aukerarik egitea baina, bat aukeratzekotan, honako honek txunditu nau, nere burua hurbil sumatu dudalako segurutik: “La teoría del conflicto como coartada para el crimen y el pretendido sentido épico y heroico del compromiso del terrorista han actuado como somnífero”. Salaketa honen aurrean hiru hausnarketa llabur:

Lehenik, inor ez dela bekatu horretatik libratzen. Egia da Miguel Angel Blancoren erailketaren (1997-07-12) ondotik euskal gizarteak erreakzionatu egin zuela, baina egia ere bada ordurako 900 inguru hildako zeramatzala ETAk. Era berean egia da alderdiak Gregorio Ordóñez zinegotziaren erailketarekin (1995-01-23) batera jabetu zirela zetozkien arriskuaz, baina egia ere bada ordurako 11 zirela Franco hil ostean ETAk eraildako politikoak, sei alkate eta bi Diputatu Nagusi tarteko. Egia da, bai, Jaurlaritzaren zirrara suspertu zela Fernando Buesa lehendakari-orde ohia erail zutenean (2000-02-22), baina egia ere bada sozialistak Jaurlaritzan egon ziren hamarkadan (1987-1998) 240 erailketa izan zirela.

Bigarren hausnarketa komunikabideei dagokie. Egia da, komunikabideek orain arrazoiz salatzen dutenez, alderdiak, erakundeak eta gizarte osoa luzaro lozorroan egon direla. Baina egia ere bada komunikabideak ere lozorro berberean egon izan direla. Komunikabideek iritzi politikoa dute eta, nahi izan dutenean, gizartean zein erakundeetan nagusitutako irizpide politikoen aurka jokatzen jakin izan dute. Gai honetaz, ordea, komunikabideak ez dira sekula alderdi politikoen aurretik ibili.

Eta, hirugarren hausnarketa: Oraindik ere badira gure artean terroristeei zentzu epikoa eta konpromisoa aitortzen dietenak edota, aitortu ez arren, kontrakorik esaten ausartzen ez direnak.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: