Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nazio eraberritu eta erakargarria

Nazio eraberritu eta erakargarria

amat 2005/10/16 18:57

Nazio-nortasuna puri-purian dagoen honetan kaleratu berri da “Hablando con Xavier Zubiri. Sobre la identidad nacional”, José Antonio Artamendi irakaslearen saiakera. Filosofo eibartar honek “giza-izakeraren fenomenologiari” buruzko tesiaz bereganatu zuen filosofia-doktoretza orain dela 40 urte Parisen eta, geroztik, historia, antropologia, gizarte, kultura eta hizkeraren filosofia landu eta irakatsi izan du hainbat unibertsitatetan.

Antton Artamendik jakin badaki nazio-nortasunari buruzko aipamen hutsak neurribako iskanbila eta zalaparta goriak eragiten dituela politikagintzan eta, horregatik hain zuzen ere, jakineko egoera eta geografia guztien gainetik aztertzen du gaia, eztabaida sakonak ohi baino lasaitaun eta patxada gehiago behar duelakoan.

Ezer aurretik, Artamendik zenbait intelektual liberalen “unibertsalismoa” iruzurtzat salatzen du, beti ere aldez aurretik ondo lotutako nazio-ereduaz baliatuz sasi-unibertsalak izateko euren modu zehatz eta erosoa proposatzen dute-eta.

Haren ustez, globalizazioaren ondorioz, estatua handiegia da etenik gabeko aldaketen aurrean eta txikiegia, ostera, mundu globalari erantzun ahal izateko. Beharrezko omen da urraspide berriak asmatu, herri bakoitzak “berezko” kultur-giroari erantzuten jarraitzerik izan dezan. Eta, aldi berean, formula berriak behar omen dira proposatu sentiberatasun eta herrigintza ezberdinak elkarrekin bizitzeko eta partekatzeko.

Artamendik atzera begira egituratzen eta moldatzen ditu nazio-nortasunaren nondik norakoak baina irudimena eta eraberrikuntza aldarrikatzen ditu, ordea, nazioaren etorkizuna segurtatu ahal izateko. Nazioak, iraungo badu, erakargarri izan beharko du ala ez da bestela, sekula, nazio izango.

“Berrasmaketa hau lortu ahal izango dute euren berezko izakeraz jabetzeaz gainera giza-aniztasuna partekatzeko gauza izango diren herriak Antton Artamendik jakin badaki nazio-nortasunari buruzko aipamen hutsak neurribako iskanbila eta zalaparta goriak eragiten dituela politikagintzan eta, horregatik hain zuzen ere, jakineko egoera eta geografia guztien gainetik aztertzen du gaia, eztabaida sakonak ohi baino lasaitaun eta patxada gehiago behar duelakoan.

Ezer aurretik, Artamendik zenbait intelektual liberalen “unibertsalismoa” iruzurtzat salatzen du, beti ere aldez aurretik ondo lotutako nazio-ereduaz baliatuz sasi-unibertsalak izateko euren modu zehatz eta erosoa proposatzen dute-eta.

Haren ustez, globalizazioaren ondorioz, estatua handiegia da etenik gabeko aldaketen aurrean eta txikiegia, ostera, mundu globalari erantzun ahal izateko. Beharrezko omen da urraspide berriak asmatu, herri bakoitzak “berezko” kultur-giroari erantzuten jarraitzerik izan dezan. Eta, aldi berean, formula berriak behar omen dira proposatu sentiberatasun eta herrigintza ezberdinak elkarrekin bizitzeko eta partekatzeko.

Artamendik atzera begira egituratzen eta moldatzen ditu nazio-nortasunaren nondik norakoak baina irudimena eta eraberrikuntza aldarrikatzen ditu, ordea, nazioaren etorkizuna segurtatu ahal izateko. Nazioak, iraungo badu, erakargarri izan beharko du ala ez da bestela, sekula, nazio izango.

“Berrasmaketa hau lortu ahal izango dute euren berezko izakeraz jabetzeaz gainera giza-aniztasuna partekatzeko gauza izango diren herriak

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: