Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kataluniako Estatutua

Kataluniako Estatutua

amat 2005/08/29 05:51

Orain sei hilabete gehienek uste ez besteko egoeraz dago Kataluniako Estatutuaren eraberrikutza. Kinka larrian dago eredugarri izan behar zuen negoziazioa... ehun urteko historia luzearen ondotik.

Espainiako Gobernuak ez dio oraindik erantzun 1898an Joan Maragallek (aitonak) bere “Oda a Espanya” olerkian egindako eskakizun bikoitzari: Espainiar administrazio publikoa modernotu eta nazio-aniztasuna gogoan izan. Ehun urte geroago, PP nahiz PSOE indarrean egon, Espainiako Gobernua ez da gauza izan bi arlo horiek bereizteko. Estatua 17 autonomiatan antolatzea modernizazio-kontua izan daiteke, baina horrek ez dio Kataluniaren (ez Euskadiren) nazio-eskakizunari erantzuten.

Bestetik, Joan Maragall (1898), Miquel Roca (1986) edo Joan Maragall (2005) tarteko, Kataluniak beti uste izan du Espainiako Erresuma baino zaharrago denez gero, berari dagokiola Estatu guztirako proposamenak egitea eta “Estatu-erantzunkizun” honek darama Katalunia irtenbide orokorregietara.

Horrez gainera, 1979an Kataluniak bere estatutua negoziatu behar izan zuenean, Pujolen Convergencia laugarren indarra zen, PSC, PSUC eta UCDren ondotik. Pentsa gero zer gertatu ote zitekeen Gernikako Estatutuarekin, garai hartan EAJ laugarrena izan balitz…

Alderdi ez abertzaleen nagusitasun hura tarteko, politikari katalanek ez zuten orduan salbuespen historikorik aipatu eta gaur egun Katalunian indarrean dauden testu juridikoek ez dute euskal eskubide historikoen pareko erreferentziarik egiten.

Zenbait asteren buruan ikusiko dugu ERC zenbaiteraino dagoen gertu hurrengo 25 urteetarako itxurazko estatutu berria defenditzeko eta Zapaterok beteko ote duen Kataluniako Parlamentuak onartutako Estatutua onesteko konpromisua.

Hala ere, inork ez dezala uste Kataluniako Estatutuaren negoziazioa bazterrean geratzea euskaldunoi komeni zaigunik. Behar bada epe laburrera “arrazoi” emango liguke baina, luzera, euskal estatutu berriaren konponbidea erabat zailduko.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: