Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ez ditut autoak maite... baina

Ez ditut autoak maite... baina

amat 2005/07/17 19:51

World Series Bilbon antolatu izanak hainbat kexu sortu du. Edozein ekimenek beharrezko du kritika eta ez naiz ni auto-lasterketak defenditzen hasiko, aspergarriak iruditzeaz gainera ez naiz-eta nere autoaren matrikula eta zilindrada buruz ikasteko ere sekula gauza izan.

Honek ez du esangura, ostera, Bilboko egitasmoaz jabetu behar ez dudanik, zein testuingurutan eratzen den konturatzen ez naizenik eta, hain zuzen ere, testuinguru horrekin bat ez natorrenik.

Bilboko antolaketa kritikatzen hasi aurretik jakin beharrekoa da espainiar automozio-sektorearen %25 Euskal Autonomi Erkidegoan dagoela eta euskal sektore estrategikoa dela, 280 enpresa (%80 txikiak) eta 43.700 langile (1993an, 34.100) biltzen dituena. Estrategikoak esan nahi du apostuak egin behar direla, ikerkuntza, garapena eta eraberrikuntza suspertu eta, besteak beste, arriskuak hartu, inbertsioak egin eta aukera berriak kirikatu.

Auskalo Bilboko egitaraua ekimenik onena ote den, baina sikeran onartu beharra dago World Series lasterketa hau koherente samarra dela gure industriarekin, ez dela perretxikoa bailitzan nolabaiteko basamorturen batean sortu alegia. Bilbao Urban Zirkuituaren zergatia aztertzerakoan ezin ahaztu Azkoitian indarrean ari den Epsilon Euskadi enpresa-egitasmoa, injinieru bereziak prestatzeko Mondragon Unibertsitatearen masterra eta orain 15 egun eskas Euskalduna Jauregian bertan eratutako nazioarteko kongresua automozio elektronikoaz.

Gero eta merkatu globalduago honetan, euskal industriaren etorkizuna gure lantegiek garatu dezaketen balio erantsiari atxikia dago. Eta balio erantsi hori ez da sailean egindako berebil merkeetan sustatuko, puntaren puntako goi-teknologian baino.

Beste kontua bat da zirkuituaren zaratak eta eragozpenak kristorenak ote diren, edota Bilboko ostalaritzari mapa mundian agertzea komeni ote zaion. Baina, zer gerta ere, ukaezina da gure BPGren %16 automozioari zor diogula, onerako nahiz txarrerako.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: