Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mitin-tradizioa eta eraberrikuntza

Mitin-tradizioa eta eraberrikuntza

amat 2005/04/18 23:28

EAJ-PNV/EA koalizioak bildu zuen larunbatean, Bilbao Exhibition Center erakustazokan, sekula Euskal Herrian izan den ekitaldi politikorik jendetsuena, 13.000 mila lagun edo. Eta ekitaldi jendetsu honen berri emateko erabili izan zen, segurutik ere, sekula euskal mitinetan erabili izan diren baliapiderik berrienak. Hau da Ibarretxe hautagaiak bildu zituen nekez bildu daitezkeen bi arloak: tradizioa (jendetza) eta berrikuntza (azken teknologia).

Ekitaldi politikoak zeharo aldatu dira, eraz eta moldez, azken 25 urteotan. Pelotaleku ilunetan eta zurezko oholtza ikarati gainean eratu ohi ziren mitin sutsu haiek joan dira betiko. Eta telebista da errudun.

Mitinaren helburua ahalik eta entzulerik gehien biltzea izanik, ahalik eta elarririk gehienei mezu politikoa helarazteko, telebistak eragin du jendea lekuz aldatzea, kale bazterraren kaltetan eta etxe baitaren mesedetan. Aldaketa honek erakarri du mitinen molde klasikoak eraldatu beharra, etxean gelditzen diren ikusentzuleak ekitaldira hurreratzen direnak baino gehiago izateaz gainera, askoz ere “irabazi-beharrekoagoak” direlakoan.

Lehen, mitinak bertara joaten ziren jarraitzaileentzat egiten ziren bitartean, orain, ostera, bertara joango ez direnak kontuan hartuz egiten dira, mezua telebistaz baino jasoko ez dutenentzat alegia. Honek eskatzen du egitura berriak itxuratzea, tankera eta irudia lantzea, hitz-jarioa mugatzea eta mezuak egokitzea.

Seguru asko mezua egokitu beharra da aldatuz doan komunikazio honetan arlorik zailena. Izan ere, nola demontre luze eta zabal, ozen eta zoli hitzegin, bertatik bertara mitinean adi-adi dagoen entzuleari eta, aldi berean, nola mezu labur eta zehatza, liluragarri eta xarmanta helarais etxean bere kasa lasai-lasai dagoenari.

Telebistari esker, honez gero asmatu da orain 25 urte inork sumatu ez ez zezakeen jenderik gabeko mitina. Baina, esanak esan, teknologiarik berrienak ere nekez ordezkatu ditzake, oraindik behintzat, 13.000 lagunen indarra eta dardara.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: