Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakumea eta euskalduna

Emakumea eta euskalduna

amat 2005/03/13 20:03

Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Euskalduna jauregiaren areto nagusiko agertokira igo, betaurrekoak kendu eta, lasai asko, trebetasun handiz eta Ataungo euskera-doinu za-ze-zi gozoaz, Euskadiren Bigarren Eraldaketa Ekonomirako Oinarriak azaltzeari ekin zion mila inguru enpresaburu eta ekonomi-kudeatzaileren aurrean.

Benetan nabarmena izan da azken urteotan Euskadik gainditu izan duen Lehen Eraldaketa Ekonomikoa. Altzairutik titaniora, ikatzetik enegia garbietara, burdinaren tradiziotik ikerkuntzaren berrikuntzara, lanean jakin hutsetik erabateko Kalitatera eta, laburbilduz, Industria Gizartetik Informazio eta Ezagutza Gizartera.

Ondorioak garbiak dira: Sekula ezagutu izan dugun ongizaterik handiena dugu; gazteriarik prestatuena; lanik eza Espainia eta Europarena baino murritzagoa; Espainia eta Europa baino hazkuntza handiago dugu urtez urte eta, honez gero, Europako zazpigarrenak eta munduko hamazazpigarrenak gara errentaz. Denok ulertzeko moduan, batez besteko ongizate-adierazkinen arabera, munduko bosgarren eta hamargarren artean gaude. Eta mirari honek, nazioarteko Standard & Poor’s kalifikazio-enpresak aditzera eman duenez, hiru oinarri ditu: euskal enpresen dinamismoa, burujabetza maila handia eta Jaurlaritzaren kudeaketa zorrotza.

Azken hogei urteotako Eusko Jaurlaritzaren industria politika ez da ustekabean izan, Garcia Egotxeaga, Isasti, Arrieta, Orus, Azua, Retegi, Imaz eta Agirre jaun-andreen estrategiaren ondorioa baino. Lehen bost sailburuak gizonezkoak eta erdaldunak. Hurrengo biak gizonezkoak eta euskaldunak. Azkena, berriz, emakumea eta euskalduna. Beraz, bilakaera ekonomikoa bai, baina baita kulturala ere.

Auskalo gero emakumeek alardeetan txirularik jo behar ote duten ala ez. Seguru baietz. Baina, aukeran, nik behintzat nahiago Ana Agirre mila enpresariren aurrean gidari, mila emakume txirulari Jeneralaren gidaritzapean baino. Nahiz eta Berdintasun Legeak lehena ez aipatu eta bigarrena, ostera, bai.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: