Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Demokrazia ere, definizio bila

Demokrazia ere, definizio bila

amat 2005/02/27 23:47

Erroman bildu ziren aurreko astean Europako Alderdi Demokrata eta Estatu Batuetako Alderdi Demokrata, Europa eta Ipar Ameriketako ikuspegi politikoen arteko zubigintza bideratzeko. Bushen egitasmoa besterik bada ere, Erroman bildutako guztiek aho batez onartu zuten munduan bakerik izango bada demokraziak behar duela han-hemenka sakabanatu eta, gatazkarik sortzen denetan, irtenbidea ez dela guda “preventivoa” edo alde bakarreko erabakia, elkarrizketa, adostasuna eta garapenerako laguntza baizik.

Demokraziak behar omen du munduan zehar zabaldu. Baina zer da demokrazia? Nola ahalik eta laburren zehaztu behin eta berriz aipatzen dugun demokrazia ideiaren funtsa? Ba, Erroman laburbildutakoaren arabera, benetako demokrazia lau hankaren mahaia omen da.

Lehen lehenik, demokraziak behar omen du Giza Eskubide guztiak bete. Alegia, bizitzaren eskubidea, elkarrenganako begirunea, lagun hurkoari dagokion errespetua, elkarri zor zaion tolerantzia eta elkarrizketarako jarrera.

Bigarrenik, demokraziak behar du pertsonaren duintasuna eta bere funtsezko balorea gogoan izan. Demokrazia ez da ahaltsuen edo aberatsen eskubide-sistema, guztiona baizik. Nahiz elbarritua, umezurtza, behartsua edo atxilotua izan, demokrazian guztiok dira euren oinarrizko eskubideen jabe.

Hirugarrenez, demokrazia ez da bakarren batzuen agintaritza, hiritar guztiei aukera eskaintzen dien aginte-sistema baino. Burujabetza da demokraziaren adierazgarri, ezein borondate ez delarik inoren buruaren jabe.

Eta, amaitzeko, demokraziak behar du indartsu izan, demokraziak ere behar du bere buruaren jabe izan, bere burua defendatu, bai baitira –eta beti izan dira-- demokraziarik nahi ez duten indarrak.

Auskalo lau hanka hauek aski ote diren gutxieneko demokraziaren mahaiari eusteko baina, edozein modutan, definizio horrek beharko luke barrena beste zertzelada bat osagarritzat. Alegia, demokrazia pitxi urria dela munduan eta urria denak behar duela ondo zaindu eta jagon.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: