Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gerry Adams eta Lizarra

Gerry Adams eta Lizarra

amat 2005/02/20 18:05

Gerry Adams, Sinn Féin alderdiaren buruzagia, Euskal Herrian izan da aurreko astean. Besteak beste, hiru zertzelada utzi dizkigu: bat, Ipar Irlandako bake-prozesua azaldu du; bi, bera ez dela nor hemen zer egin behar den esateko aitortu; eta hiru, arrakastaren baldintzetako bat arerioa sekula ez engainatzea dela gogoratu.

Orain artekoak alde batera utzita, bada aldi honetan, Irlanda eta Euskadiko gatazken artean, funtsezko diferentzia bat. Gerry Adamsi jaramonik egingo badiogu, Irlandako bakegintza erakarri zuen negoziazio politikoak etenik gabe jarraitu izan omen zuen indarkeriaren unerik latzenetan ere. Hemen, ostera, negoziazio politikoak aldez aurretiko suetena eskatzen du edota, gutxienik, berme sinesgarria.

Bistan da Batasunaren munduari Irlandako eredua zaiola komenigarrien eta, zentzu honetan, suetenik gabeko negoziazioa ari dela aldarrikatzen, gatazkarik ez balego bake-prozesurik ez litzatekeela beharrezko izango gogoratuz. Baina, nonbait, aukera politiko hori joan zen eta, honez gero, garaiz kanpo geratu da.

Segurutik Gerry Adamsek asko daki bake-prozesutan eta bere esperientzia ez da bazterrean alboratzekoa. Baina, Gerry Adamsek esandakoak kontuan hartzekotan denak hartu behar dira osotasunez eta ez komeni direnak soilik. Sinn Féinen lehendakariak esandakoen artean ezin gero ahaztu arrakastaren baldintzetako bat arerioa sekula ez engainatzea dela.

Lizarrako prozesuan Batasuna-ETA inguruak uste izan zuen bere kasa bateratu zitzakeela indarkeria eta erronka politikoa eta azkenean, gainera, lotsa handirik gabe ETAk berak onartu zuen guztia “tranpa” baino ez zela izan. Beraz, interlokutoreak engainatu ezezik, baita gutxietsi eta lotsarazi ere.

Ibarretxe lehendakariak esana omen da, norbaitek behin engainatzen baldin bazaitu, daitekeela norbait hori argia delako izatea. Baina norbait horrek birritan engainatzen bazaitu, behar bada ez da argia delako, zu zeu inozoa zarelako baino.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: