Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bizkaia maite eta... aterpe

Bizkaia maite eta... aterpe

amat 2005/02/13 20:45

Esanak esan, ez da batere erraza XXI mende honetan Euzko Alderdi Jeltzalearen pareko alderdirik aurkitzea. Behar bada hobeak izango dira, baina parekorik behintzat... zaila. Gure zientzialari ospetsuenetako batek esan ohi duenez, EAJ omen da erabaki historikoetan beti asmatzen duen alderdia... ordurarte erdipurdika eta zangalatrabaka jardun ondoren. Ez dakit nik egia ote den, ni ez naiz zientzialaria. Jeltzaleak “atipikoak” garela leporatu zidaten aurreko larunbatean zenbait kazetarik. Eta hori badakit, ni ere kazetari naiz eta. Kanpolarrosa izan behar omen den gizarte mediatiko honetan, EAJk badaki oraindik ere, lantzean behin, isil-gordeka aritzen. Esaterako, alderdi gutxi egongo dira gero larunbat goiz batean Euskalduna Jauregian lau mila lagun bildu eta kazetariei ateak ixten dizkietenak, hauteskunde girotan gainera¡

Ez dagokit neri hango berri ematerik baina bai esatea, han bildu ziren edozenbat bizkaitarrentzat (Bizkai Buru Batzarraren deia izan zenez) “sekula izan den bilerarik hunkigarriena” izan zela. Eta ezin besteko galdera zera da: Azken 30 urteotan mitinez eta batzarrez leporaino dagokeen jendearentzat zelan arraio izan liteke aurreko zapatukoa gogoangarrienetakoa?

Hiru arrazoi bai behintzat: Batetik momentu historikoa, gauza asko pil-pilean. Bestetik, Imazen eta Ibarretxeren gertutasuna, animoak zein kontuak ematerakoan. Eta, hirugarrenik, kazetaririk eza. Hau da, lau mila lagunok jakitun ziren eurentzako deia zela eta ez komunikabideetan agertzekoa.

EAJ edonon da EAJ, baina zeresanik ez gero Bizkaian, non hamar udaletatik bederatzitan alkatea jeltzalea den. Eta hau ez da marketing-ari, komunikabideei edo kazetariei esker lortzen.

Benito Lertxundiren kanta ezin aproposagoa: “Bizkaia maite, larunbatean ikusi zintudan, soineko zuriz jantzia, buruan orlegi, bihotzean sua, olerkari penatuaren gozo eta mina, amodio eta kanta, zure berba leun, zure gatzaren bizia, zure burdinaren goria, dira gaur neretzat aterpe”.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: