1950 hamarkadako emakume ausartaren proposamen abstraktu konkretua
Frankismoaren hondarrrean, diktadura hilzorian zelarik, 1965-1975 bitarteko hamarkadan hainbat astinaldi izan ziren euskal gizartean, gero, demokrazia garaian, 1976tik aurrera, sekulako aldaketak erakarriko zituztenak. Haietako astinaldietako bat izan zen 1972an Iruiñean eratutako “Encuentros de Pamplona” izeneko topaketak.
Hona, topaketa haiei buruzko iruzkinen artean aurkitu dudan laburpenik adierazgarrienetakoa: Los Encuentros marcaron el inicio de un viaje artístico que situó a Pamplona en la ruta del Festival de Spoleto, la Documenta 5 de Kassel y la XXXVI Bienal de Venecia. Las principales líneas directrices respondían a un diálogo entre vanguardia y tradición popular, a la interacción entre artistas y público y a la integración de todo ello en un lugar público, la ciudad. En paralelo a la vanguardia foránea, se dio protagonismo a las tendencias más experimentales y minoritarias del arte español. A través de las obras de más de 350 artistas españoles y extranjeros, se mostraron las últimas manifestaciones de la poesía visual, sonora y de acción, arte conceptual, videoarte, arte informático, plástico y musical, música electrónica, minimalista y de acción, así como cine experimental y vanguardias históricas.
Iruzkinak ez du aipatzen, ordea, topaketok Nafarroako Huarte Taldea deitu enpresa familiarrak finantzatu zuela ia-ia osorik. Familia haren lau neba-arreben arteko emakume bakarra izan zen Maria Josefa Huarte (1927-2015), zeinek bizitzan zehar izan zituen gogoan egitasmo handi bi: Navarra Nuevo Futuro elkartea (haur behartsuei laguntzeko) eta arte-mezenasgoa zein artelanen bilduma pribatua.
Artezaletasun honen baitan ezagutu zituen Chillida, Oteiza, Basterretxea, Sistiaga, Ruiz Balerdi eta beste hainbat euskal artista; baita edozenbat artelan abstraktu erosteari ekin ere, Palazuelo, Tapies, Picasso, Rothko eta Kandinsky tarteko. Azken erosketa, berriz, Manu Muniategiandikoetxea gaztearen “Rodchenko gorria” izan omen zen.
Guztira 47 artelan, 2008an Nafarroako Unibertsitateari eman zizkionak, “nafarrek ikusterik izan zezaten eta Nafarroatik atera ez zitezen”, Moneok berariaz egindako museoan (2015) begiz atzeman daitezkeenak egun.
Hain zuzen ere, 47 horietako 41 dira (19 egilerenak) Iruiñetik estreinako atera direnak, Bilboko Arte Ederren Museoan erakusgai. Laburbilduz, arte-aukera personal baten erakusketa da. 1950eko hamarkadan euskal artista abstraktuei laguntza eskaini zien emakume ausart baten proposamen konkretua.
Bada dioenik arteak nekez duela berezko sorrerarik. Zer gerta ere, ez dela mezenasgorik gabeko arterik edo artistarik. Alegia, mezenasgoa dela, besteak beste, kultura-jardueraren motorra. Auskalo egia ote, eta zein neurritan.
Segurutik ez zen Oteizarik-eta falta izango María Josefa Huarte izan ez balitz. Baina, aldi berean, seguru ere gero, 1950eko hamarkadan suspertu zen euskal artea bestelakoa izango zela Huarterrak izan ez balira.
"Ródchenko gorria". Manu Muniategiandikoetxea (Bergara, 1966)