Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / EibarOrg elkartearen bazkaria Gorlan

EibarOrg elkartearen bazkaria Gorlan

EibarOrg 2013/02/18 09:40
Saretik eta mundu birtualetik aparte, EibarOrg elkarteko kideok bizitza erreala ere badugu, eta tarteka afaritxoren bat egiteko ere elkartzen gara, gustura gainera. Oraingoan Bergaran ibili gara egun-pasa. Xabier Mendigurenek egindako kronika ekarri dugu ondorengo lerroetara, apur bat moldatuta.
EibarOrg elkartearen bazkaria Gorlan

Argazkiak: Imanol Trebiño

Zerrendakideontzat kronika laburra: egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, Bergara aldean, Elena Lakak antolatuta. Han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz lagunduta): Mikel Iturri eta emaztea, Oier Gorosabel andrearekin eta bi umeekin, Aintzane senarrarekin eta ume biekin, Elena bera, Leire Txargain, Gari Araolaza, Luistxo, Asier Sarasua Aranberri, Imanoltxu, Iban Arantzabal eta Xabier Mendigreen.

Goizean Bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak ezagutzeko bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso gomendagarria.

Bazkalorduan Gorlako Altzasu soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta izugarri ondo montatutako elkartea; Elenak berak prestatu zizkigun (Imanoltxuren eta Gariren laguntzarekin) sarrerako gildak, ondoko entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua patatekin. Postretarako, Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua.

Kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko: Niagarank, umap berritua (datorren astean berriro zuekin), laster datorren telebista saioa...

Elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa, dudarik gabe.

Mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariñoz antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi.

Egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin behar duzuen hurrengoan: apuntatu.

eibartarrakZerrenda

 

Bergara-2013-02-16-3

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: