Garagoittiko Orakulua
kuku
Jardin bionikua
Lora sikuekin egindako kuadruak gustatzen jataz, nahiz eta ez neukian bat etxerako nahi (melankolikuegixak). Amañan topautako kuadro espontaneo honek hárek ekarri zestazen gogora, nere kotxeko bentanilla ertzian hazittako goroldixo-jardin japoniarrakin nahastian. Gehiago irakurri
Kontraste kontrapikaua
Ezkerrian labaderoko "gaztetxia" (ez squata: alkiler merke-merkeko etxe zahar-zaharrak) eta eskuman, Euzko Gaztedi Interiorrekuen etxetxua. Isasi barrenian ikusi leikian kontrastia. Gehiago irakurri
O'Donnell-eko eskulturak eta metaforak
O'Donnell kalian izena beti gustau izan jata. Hain da eze, aspaldi izena aldatuta dakan arren (Ego Gain dala uste dot), jente askok ezagutzen dau izen honekin. Gerora jakin dot XIX gizaldiko politiko espainiar baten izena dala, arma trafiko libria baimentzen zeban legia bultzatu zebana. Lehen Eibarko armagiñak erregiari baiño ezin zetsen saldu, eta merkaua zabaltzia mesede haundixa izan ei zan. Gehiago irakurri
Etxalarren goizian goiz
Gizakixa esnatu barik, zaldixa kortan eta masmaratxia ihintzetan. Gehiago irakurri
Herreria 29
Aittitta Demetrio eta amama Isabel Bittorixara juan ziran, Orbea fabrikiakin batera. Gure ama eta tio bixak hantxe hazi ziran. 1975 ingururarte Herreria kalian bizi izan ziran, eta hogetabost urte geruago han zeguan ondiok aittittak ipiñittako "azken teknologixako" tinbria: ¡adelanto demasa ordurako! Gehiago irakurri
Erremutan
Antzarretako potiña Marea-Errotan izaten genduan urte osuan. Handik Ondartzabalera ekartzia zan lehelengo biharra. Arrantzalien artian, txaputxerua erretratatzeko makiñiakin. Hona Zakarin eskuak, arraunlarixanak; atzian Txakar. Bixak gaur egunian baiño ule gehitxuagokin. Gehiago irakurri
Argi kontran
Sarri egin izan deste kritikia: erretratuetarako kontraluza larregi erabiltzen dotela. Eta egixa da. Izan be, asko be asko gustatzen jata efektuori. Hamen adibide batzuk. Gehiago irakurri
Agudeza visual
10 segundu baiño lehen, deskubriduizu rosetoi gotiko honetan "énkajautako" piezá modernua. Gehiago irakurri
Lau hartz kondenia betetzen
Gaiztakeriren bat eginda kontizu; lehelengo garbigailluan bueltaka hainbeste denporan, eta gero hor esegitta danak. ¡Damutuko dittuk bai! Gehiago irakurri
Aitor Egurenen argazkixak
Duda barik, artistikoki ni baiño argazkilari askoz hobia. Millaka erretratu egindakua, estudixuan (gehixenetan Kili Koloko lokalian) nahiz kanpuan. Bere "musia" Ernesto bazan be, neuri be harrapau ninduan irudi batzutan. Hónek aliok 1996kuak diraz, Photochof zer zanik be ez genkixanekuak. Gehiago irakurri