Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Kronika pertsonalen garrantzia

Kronika pertsonalen garrantzia

Oier Gorosabel 2026/04/22 09:00
Memorias de Africa, Isak Dinesen. Azal biguna. Spanish hizkuntza. Suma de Letras Suma de Letras(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-663-0067-4

Hau ez dok liburu haundi bat (literarixoki, esan gura juat). Baiña, benetan bizi izandakuan zirradia jaukak barruan, argi-illunekin (denpora kolonialian, europarron ikuspegixa nahikua inpresentablia zuan) eta punpalasterrian hartutako oharren freskotasunakin. Kolonoak kolono, idazliak begirada garbixa mantentzen jok zati haundi batian, eta "baltz" kontzepto uniformiak ezkutatzen dittuan izaera eta kultura ugarixak bereizteko gai dok. Pelikuliakin, zerikusi gitxi; artelana ha be, baiña beste era batekua. Bixak onak!

Hamen paperjale.eus-en botatako iruzkin gehixago, atzetik aurrera:

  • Liburuan bigarren zatixian, egunkari pertsonal baten topau leikiazen ale zirriborratuak, batzuk ederrak, asko ulergaitzak eta amaittu bakuak, seguraski Dinesenen benetako izatia gehixen argitzen dabenak.
  • Eta asko gustau jatan pasarte horren ostian, higoiña: lehoien ehizan dabizenekua, askatasunaz eta naturalezian kontenplaziñua goraipatzeko modu makurra. Baiña higoiñ anakronikua dala badakitt. Izan be, naturazalia nauk, baiña XXI mendeko naturazale europarra. Fristi artian biziko banintza bestelakua izan biharko nintzakek. Fito Eraso speleomaisua baiño naturazaliago, gitxi; baiña Poluetarako espediziñuetan, harek be ekipuan rifle bat eruaten juan, hartzen kontra erabiltzeko...
  • "Txillardegi hizkuntzalari" liburuan ikasittako gauzarik deigarrixena, barriro: "Las costumbres han cambiado, y el arte de escuchar un relato se ha perdido en Europa. Los nativos de África, que no saben leer, lo siguen teniendo; si empiezas a contarles: "Una vez un hombre caminaba por las praderas y se encontró con otro hombre", estarán pendientes de ti, sus mentes seguirán a los dos hombres de la pradera por sus sendas desconocidas. Pero los blancos, aunque piensen que deben hacerlo, son incapaces de escuchar un relato. Si no se ponen intranquilos y recuerdan cosas que deberían estar haciendo, se quedan dormidos. Esa misma gente os puede pedir algo para leer y se pueden sentar absortos durante toda una noche con cualquier cosa impresa que les des" (p.239) Neuroplastizidadia. Idatzizko komunikaziñuak garunian eragindako aldaketa sakona...
  • Begiratu bihar izan juat: Congreve eu.wikipedia.org/wiki/William_Congreve eta Wycherley en.wikipedia.org/wiki/William_Wycherley
  • Begiratu behar izan juat: omelette a la chasseur www.ma-petite-recette.fr/recette/plat-principal/autres-ingredients/oeuf/recette-omelette-chasseur.htm
  • Agertu jakuk Robert Redford, 220. pajiñan. 😁Seguru, baiña, maittasun historixia ez dala pelikulan bezain sutsua.
  • "Afrika baltza" edo "Subsahararra" izen uniformisten barruan talde etniko asko jaguaz, Europatik ikusten ez doguzenak. Liburu honetan, Kenia bueltan XX mende hasieran zeguan "zopia" ezagutzen hasi gajeinkek. Dinesen kolono zurixan alboraketiakin bada be, ondo bereizten didittuk masaixak, aristokrazia neolitiko dekadentia; kikuyuak, saldu eta erosten dirazen morroi estoikuak; eta somaliarrak, arabiarren zerbitzuko mertzenario integristak.
  • Eta ixa liburu erdixa jaroiat, eta Robert Redford ondiok ez dok agertu. 😉
  • Guay jagok, baila esango najeukek itzulpenak akats potoluak dakazela: esaldi inkoherente bat baiño gehixago topau juat, batez be mandibulia galdutako umian auzixan kapituluan.
  • Ahozko tradiziñoko gizarte baten, idazkeria sartziak dakarren aldaketa sakonan adibide bikotxa: Kenian XX. mende hasieran, eta Dinamarkan XIX. mende hasieran. Aldakorra dan iragan bat (oroimenan arabera) fijatzian aurreko lilluria.

  • Idazkera oso atsegiña, Afrikako paisaje eta jentian gaiñeko ikuspegi sentsuala, Europako molde zurrunetatik kanpo.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026