Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Biba, biba la liberté!

Biba, biba la liberté!

Oier Gorosabel 2013/06/22 06:35
Modu oso sinplian, askok ondiok uste dabe karlistak abertzaliekin identifikau leikiazela, eta liberalak espainolista erdeldunekin. Zorionez, XIX gizaldixari buruzko ikerketak aurrera egin ahala gauzak bere testuinguruan gero eta hobeto kokatu geinkez.

http://25.media.tumblr.com/tumblr_l337cyDfPU1qbjim1o1_500.jpg

Carlos VII pretendientia. Markiñako nere paziente batek argazki hau zekan oheburuan, 1x1,5m tamañuan.

Adibide bat Gotzon Iparragirren ikerlan ederra da ("Debarroko oasi liberala", UEU/Eibarko Udala, 2008) hamentxe bertan komentau nebana. Beste bat, “Eta tira eta tunba” diskua (Joseba Tapia, Zakurraren Biolina 2010). Azken honetan karlistadetako alderdi bixetako bertsuak jaso dira, nahikua gauza argittuta; bestiak beste, euskaldunak alde bittan zatittuta zeguazela.

VIVE, VIVE LA LIBERTÉ!

Anonimoa, 1869

Apez fanfarroi zenbaitek

desafioa bota'itek:

Karlos errege,

bortxaz bedere,

paratu behar ome'itek:

balore ona behaitek.

 

Apezak, zer nahi dezute

zuek errege bilatzen?

Partikularki

Karlos septimoz

nihor eztelaik oroitzen?

Hori bai zaiku txokatzen!

 

Ez dire apezak bakarrak,

baituzte lagun azkarrak;

haundimendiak,

ez galtzeagatik

lengo influjo ta indarrak,

egin dire karlostarrak.

 

Beti horien bizia

izan da hipokresia;

mundu guzia

umil-umila

beren eskura kartzia

da hoien lege guzia.

 

Bonuak eta graduak

dirutan ttuzte hartuak:

hek ezin kobra,

hok ez balio

Karlos errege egin arte;

esperantza ona daukate.

 

Galduagatik diruak,

badute konsuelua:

paper oiekin

egin dezakete

gibeleko serbiziua;

horra deskite modua.

 

Apezaren misionia da

bakea erakustea;

ez partiden bat

armatu eta

bera aitzindari atera,

gerra zibila piztera.

 

Fede onez kunplitzea

nork bere obligazionia,

makurrik gabe

geren dretxoak

elkarri respetatzea,

hori da libertadea.

 

Obispo eta kanonigo,

apez eta fraile,

zuek gurekin

oihu egin zue

zintzurrak larrutu arte:

Vive, vive la liberte!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024