Agertu da
Mural hau graffitixak erretratatzeko nere zaletasunan jatorri nagusixa da. Hamen azaldu neban:
"Pintadak biltzen hastiaren arrazoia, traumatikua izan zan. Ba zeguazen mural pare bat asko gustatzen jatazenak, eta halako baten, egun batetik bestera, desagertu egin ziran udal rodillopian. Hauek ziran, eta orraittiokan, seguru nago bateron batek izango dabela argazkiren bat (abisatzeko mesedez!):
- Institutoko frontoian, 1986 aldera, pintada antinuklear izugarri bat (esanguraz eta tamainuaz). Manifa bat bide batetik zihar, eta errepidiaren ertzian leza bat, leza hortik gora eskeleto kolmillodun pillo bat urtetzen dabizela, fantasmen korputzekin.
- Ardantzako apeaderoko horman, Mekolara igotzeko eskillaren onduan, beste pintada antinuklear bat, diabru bat: azal baltza, ule eta adar anaranjauak, aker itxuria.
Peniaren penaz, herriko beste pintada eder batzuekin halakorik ez gertatzea izan zan nere helburua, euren sena pelikula fotografikuan gitxienez gordeaz".
Javier Martin Lapeyra eibartarrak bere blogian argitaratu dittu Andoni Atxa maisuan argazkixok; murala berak eta bere ikaskidiak egin zeben 1984an. Antza danez, argazki gehixago badittu be, eta argitaratzen dittuanian seguraski muralan detalle gehixago ikusiko diraz.