Guardia Zibillen kontura
Oñatin zapatuan ospatutako Fan Hemendik Eguna dala eta, zalaparta politta montau da. Danak emon dabe bere iritzixa, eta txiolandian be trending topika izan da #YoSoyGuardiaCivilDeOñate traola sutsuakin. Bistan da, pikoluekingo elkartasun mezuak etenbakuak izan dira Espainia aldetik, zeozelan eurak betetzen daben papel sinbolikua (Flandriako pikiana) aldarrikatuz; baiña nik, hain zuzen be, oso ondo ulertzen dot kontrako jarreria. Sinbolo kontuak halakuak diraz.
Kuriosidade moduan, egun eta leku berian (zapatuan, Oñatin bertan), Euskal Espeleo Laguntzako billeria izan genduan, Jose Gambinoren istripuan egindako interbentziñua baloratzeko; eta bertan (speleo kide oñatiarren sarkasmo eta guzti), Nafarroan guardia zibillen GREIM-akin izaten doguzen harremanak hobetu biharrari buruz jardun genduan. Eze, kalian harrika ibilli bageinke be, nik behintzat argi dakat emerjentzia egoeretan hórrek gauzak alde batera laga bihar dirazela (eurak guri buruz izaten dittuezen prejuiziuak barne), danok batera modu koordinau eta bizkorrian jarduteko. Eta beste koloretako talde armatuekin, bardin.
Bestalde, galtzaillien alde jartzeko joeria dakat, eta askotan tokau izan jata, guardiazibil kontuetan gabizela, beste datu ezezagun xamarra aittatzia: 1936xan, Beasaiñen, guardia zibillez osatutako talde batekErrepublikian alde burrukatu zebala, Alejo Beñaran komandantian aginduetara, gero golpisten mendeku basatixa ekarriko zetsena. Halakuen aurrian, errespetu osua.
Baiña hau salbuespena da, jakiña; ordutik hona gure “lagun” orlegien portaeriak illuntasun gehixago izan dau-eta, esker ona emoteko motibuak baiño. Goguan dakat Angiozarko senidiak kontautakua: gaur egunian be, guardia zibillak tarteka Intxortako monumentua apropos apurtzera juaten dirala; gerria zeiñek irabazi zeban gogorarazteko, kontizu. Eta hori baiño ondorixo larrixagoko gauzak ezin konta ahalakuak diraz...
Beraz, oso egokixa eresten detsat asteburu honetako mobidian kontura, oin dala gitxi irakorrittako liburu baten ikusittako komiki/fanzine hau gogoratzia.
Oñatin bertan, 1967 inguruan bizi zan girua isladatzen dau eta, modu xelebrian, euskal #speleo historixiakin lotura bikotxa daka: ia igartzen detsazuen ;-)
Zer, igarri detsazue? Hala bada, bi puxtarri.
Kontua da bai Oñatiko alkatia, eta bai ETA-ko komandokuak... espeleologuak zirala; belaunaldi desbardiñetakuak, bistan da. Alde batetik, Reyes Korkostegi Aranzadiko kidiekin Gesaltzako Lizuna esploratzen ibilli zan 1950 hamarkada hasieran (argazki honetan, goiko filan, eskumatik lehelengua da). Eta bestetik, ETA-ko lehelengo komando hartako kide gehixenak Zornotzako GEAC speleo taldekuak ziran. Urte horretan hasitta zeguazen, eta Oñatin zehazki, txibatuen eta guardia zibillen kontrako kanpaiñia abixau zeben, urte horretako jaixak boikoteatzeko deikadia egiñaz. Kanpaina horren barruan argitaratu zeben komiki/fanzine hau.
Bistan danez, espeleologuak gizarteko alde guztietan sartuta gagoz. Guzti-guztietan gero...